

ikertu eta hobetzeko, eta, honetan, azpimarratzekoa da laser bidezko mozte
prozesuaren garapena, 5000W-ra arteko potentziekin eta 20 mm-ko lodiera arte
duten materialekin, xaflak mozteko sistemetan bezeroek duten lehiakortasuna
handitzeko.
Material ekarpeneko teknologien alorrean, laser potentzia kontrolatzeko
begizta itxiko sistema bat garatu da, prozesuan zehar sortutako gai urtuaren
putzuaren tamaina abiapuntu hartuta, prozesua egonkorragoa eta fidagarriago
izatea ahalbidetuta.
Industriako fabrikaziorako eta ekoizpenerako teknologietan dituen ahalmenak
eta esperientzia oinarritzat hartuta, lerro honek scaffoldak fabrikatzeko makina
bat eta prozesu bat garatu ditu; horrela, bide batez, bere espezializazio eremua
ehunen ingeniaritzarako prozesu berrietara zabaldu du, osasungintzaren
sektorean, zehazki. Scaffoldak material biobateragarrizko matrizeak dira,
non tratatuko diren pazienteen zelula amak sartzen diren. Horrela, paziente
bakoitzaren informazio espezifikoa duen ehuna birsortu daiteke, kartilago
pertsonalizatua emanda. Proiektu horretan, DANOBAT, GOITI eta MONDRAGON
HEALTHekin batera aritu gara elkarlanean, eta lankidetza horretan scaffoldak
fabrikatzeko prozesua aztertu da, bai eta scaffolden diseinuak zelulen hazkunde
abiaduran duen eragina ere.
2.3.6
FABRIKAZIO
PROZESUAK
02.3
Ikerketa
lerroak
IKERKETA ETA GARAPEN
TEKNOLOGIKOAREN DEPARTAMENTUA
MEZU INSTITUZIONALA 01 AURKIBIDEA 02.1 ARGITALPENAK ETA KONGRESUAKI
02.2 NAZIOARTEKO JARDUERAI
02.3 IKERKETA LERROAK IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOAREN DEPARTAMENTUA 02