Puntako ekipamentua eta instalazioak gure bezeroen estrategia lehiakorraren onurarako.
Laborategi hau IDEKOk ultradoitasunaren aldeko apustuaren erakusle argia da, eta ez soilik miniaturizaziora eta mikro mundura orientatua, makro mundua ere modu garrantzitsuan lantzen baitu, gar egun dagoeneko horren eskaera handia baitago.
400m2 baino gehiagoko instalazioak dira, tenperaturaren eta hezetasunaren kontrola eta bibrazioen aurkako sistema dituztenak, eta bertan honako jarduera eremu hauek garatzen dira, ultradoitasunezko fabrikaziorako makina eta prozesuen saiakuntzarekin lotuta.
Esparru honen barruan, alde batetik, gure ikerketa jardueraren barruan garatzen ditugun ultradoitasunezko makinen eta/edo dispositiboen prototipoen saiakuntza egiten dugu, hala nola mikrofresagailuaren eta laser bidezko mikrofresagailuaren gaur egungo prototipoenak, oso-osorik IDEKOn diseinatuak.
Beste aldetik, makro makinen eta prozesuen saiakuntza egiten dugu, gero eta gehiago ultradoitasunezko betekizunak bee behar baitituzte, bereziki artezketa prozesuetan.
PROTOTIPOEN TAILERRA
IKUSI+DOITASUN INGENIARITZA LABORATEGIA
IKUSI+NEURKETA SISTEMEN LABORATEGIA
IKUSI+PRESTAZIO HANDIKO DINAMIKA LABORATEGIA
IKUSI+KONPOSITEEN LABORATEGIA
IKUSI+LASER LABORATEGIA
IKUSI+OSAGAIEN SAIAKUNTZARAKO LABORATEGIA
IKUSI+Digital Grinding Innovation Hub
IKUSI+