Puntako ekipamentua eta instalazioak gure bezeroen estrategia lehiakorraren onurarako.
Ultradoitasunezko laborategiaren hirugarren jarduera gisa, gure neurketa sistemen garapena kokatu dugu bertan. Ikerketa lerro hau gero eta gehiago garatzen ari da IDEKOn, piezak neurtzeko eta ikuskatzeko sistema berriak garatzera orientatuta, makinan bertan edo makinarekin elkarlanean neurketak egitea ahalbidetzeko, izan ere, gaur egun hori egitea ezinezkoa da edo kanpoko baliabideen bitartez egin behar da, eta doitasun eta produktibitate asko galtzen da.
Arlo honetan nabarmen daiteke neurgailu optikoen eta laser bidezko neurgailuen lerroa, tren gurpiletarako eta ardatzetarako, laser bidezko neurgailuak abioiko turbinaren alabeetarako, edota pieza zilindriko multidiametroetarako neurgailuen familia, guztiak ala guztiak kontakturik gabeko neurketa sistemak izanik. Beste garapen arlo batzuk dira fotogrametriako teknikak, baita ere kontakturik gabeko neurketarako, eta saiakuntza ez suntsitzaileen bidez akatsen identifikaziorako teknikak ultrasoinu eta sistema elektromagnetikoak erabiliz (EDDY korronteak), honako teknologia hauen bitartez.
PROTOTIPOEN TAILERRA
IKUSI+DOITASUN INGENIARITZA LABORATEGIA
IKUSI+PRESTAZIO HANDIKO DINAMIKA LABORATEGIA
IKUSI+KONPOSITEEN LABORATEGIA
IKUSI+LASER LABORATEGIA
IKUSI+ULTRADOITASUNEZKO MAKINA ETA PROZESUAK
IKUSI+OSAGAIEN SAIAKUNTZARAKO LABORATEGIA
IKUSI+Digital Grinding Innovation Hub
IKUSI+