Puntako ekipamentua eta instalazioak gure bezeroen estrategia lehiakorraren onurarako.
Materialak laser bidez tratatzeko saiakuntzak (clading eta ebaketa).
Laborategiak zuntzezko laser bat dauka, 2 kW-eko potentzia duena, bereziki prozesu gehigarrien ikerketara zuzendua, zehazki balio erantsi handiko piezen sorrerara, konponketara eta estaltzera orientatuta, gure iritziz, sektore aeronautikoan edo energetikoan eta horrelakoetan hazten ari den industri nitxoa delako.
IDEKOk lankidetza garrantzitsua ezarri du arlo horretan Rofin fabrikatzailearekin, hau da, laser teknologiako munduko liderretakoarekin, eta horrekin batera, zentroaren bazkide bihurtzeaz gain, lankidetzarako hitzarmen bat izenpetu genuen ezagutza trukatzeko eta garapena bateratzeko, industrian aplikazio praktikoa izango duten teknologiak garatzeko azken helbururantz azkarrago eta sendoago aurrera egiteko.
Laborategia osatzeko, fabrikatutako piezak aztertzeko eta karakterizatzeko beharrezko ekipamendua ere jarri da, akatsak, materialaren egitura, osaera, etab. lantzeko, bai pieza metalikoei dagokienez, bai pieza polimerikoei dagokienez.
PROTOTIPOEN TAILERRA
IKUSI+DOITASUN INGENIARITZA LABORATEGIA
IKUSI+NEURKETA SISTEMEN LABORATEGIA
IKUSI+PRESTAZIO HANDIKO DINAMIKA LABORATEGIA
IKUSI+KONPOSITEEN LABORATEGIA
IKUSI+ULTRADOITASUNEZKO MAKINA ETA PROZESUAK
IKUSI+OSAGAIEN SAIAKUNTZARAKO LABORATEGIA
IKUSI+Digital Grinding Innovation Hub
IKUSI+