Puntako ekipamentua eta instalazioak gure bezeroen estrategia lehiakorraren onurarako.
Gure ultradoitasunezko jardueren euskarri gisa, metrologia eta ikuskapenerako laborategi bat daukagu, azken belaunaldiko sistemaz hornitua. Ekipamendu horren bitartez gure garapenen egiaztapen zuzena bermatzen dugu eta, gainera, sektoreari piezak ekipo bakar batekin neurtzeko zerbitzua eskaintzen diogu.
Gure ultradoitasunezko metrologiako laborategian egindako inbertsio esanguratsua indartu egiten da Renishaw enpresarekin sinatutako lankidetza-akordioari esker. Renishaw fabrikazio adimentsu, neurketa eta fabrikazio gehigarrian espezializatutako enpresa liderra da. Akordio honen bidez, teknologia, ekipamendu eta giza kapitala partekatuko dira, eta proiektuak elkarrekin burutuko dira, gure metrologia gaitasunetan berrikuntza eta bikaintasuna sustatuz.