Puntako ekipamentua eta instalazioak gure bezeroen estrategia lehiakorraren onurarako.
Teknologia aurreratuak enpresei transferitzen laguntzeko eta industriaren lehiakortasuna indartzeko asmoarekin, euskal zentro teknologikoak Digitalizazioaren eta industriako artezketaren alorreko soluzio berritzaileak ikertzeko eta garatzeko espazio berri bat du, Digital Grinding Innovation Huba (DGIH) hain zuzen, Euskadik duen nodo berria da.
6 milioi euro baino gehiago inbertitu diren gune hau azken belaunaldiko ekipamenduaz osatu da, elkarlanerako gune bat da, eta bertan industriako digitalizaziora eta artezketa teknologiara zuzendutako ikerketa proiektuak esperimentatzen, frogatzen eta balidatzen jardungo da nagusiki.
Digital Grinding Innovation Huba proiektu erabat irekia da, eta lankidetza eta sinergiak bultzatzea bilatzen du, artezketa prozesuetako eta industriako digitalizazioko balio katean inplikatuta dauden zentro teknologiko, unibertsitate, enpresa, hornitzaile, erabiltzaile, enpresa txiki eta ertain eta start upen artean. IDEKOren instalazioetan ez ezik, beste leku batzuetara ere zabaltzen da, hala nola Euskal Herriko Unibertsitatera (EHU), Mondragon Unibertsitatera edo Makina-erreminten Institutura (IMH), ekimen honetan laguntzen duten erakundeak baitira. Hub-ak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko hainbat eragileren laguntza dauka, besteak beste hauena: CFAA, IK4-TEKNIKER, CEIT-IK4 edo AOTEK. Baita, balio erantsi handiko industri fabrikazioan espezializatutako erakunde internazionalen laguntza dauka, hala nola SCHAEFFLER alemaniarrarena, Bremengo Unibertsitate alemaniarrarena edo Saint Gobaineko Unibetsitate frantziarrarena.
PROTOTIPOEN TAILERRA
IKUSI+DOITASUN INGENIARITZA LABORATEGIA
IKUSI+NEURKETA SISTEMEN LABORATEGIA
IKUSI+PRESTAZIO HANDIKO DINAMIKA LABORATEGIA
IKUSI+KONPOSITEEN LABORATEGIA
IKUSI+LASER LABORATEGIA
IKUSI+ULTRADOITASUNEZKO MAKINA ETA PROZESUAK
IKUSI+OSAGAIEN SAIAKUNTZARAKO LABORATEGIA
IKUSI+