Puntako ekipamentua eta instalazioak gure bezeroen estrategia lehiakorraren onurarako.
IDEKOren jarduera ikertzailearen euskarri gisa, hasieratik bertatik eta bereziki azken urteetan, inbertsio handiak egin ditugu ekipamendu eta instalazioetan, gure espezializazioan maila nazionalean zein internazionalean lehen lerroan kokatzeko.
Gaur egun, bi eraikinen artean, 2.000 m2 baino gehiagoko tailer bat dugu prototipoetarako, gure ikerketa proiektu guztien probak eta aplikazioak egin ahal izateko, hainbat makina ea saiakuntza bankurekin.
Halaber, eraikin berria egitearen ondorioz (2008an inauguratu zen), Ultra doitasunezko laborategi batez, Laser teknologia erabiltzeko laborategi batez eta Konpositezko materialak aztertzeko laborategi batez hornitu dugu Zentro Teknologikoa, azken bietan milioi bat euro baino gehiagoko inbertsioa eginda.
Ekipamendu hori guztia herri administrazioen laguntza eskergari esker erosi ahal izan da, eta horiei berriro ere eskerrak eman nahi dizkiegu, baldintzarik gabeko laguntza emateagatik.