Mantenu prediktiboa, kalitatea eta zero akatseko fabrikazioa dira adimen artifizialaren industria erronka handienetako batzuk
Matxurak eta produkzio geldialdiak saihestea, eta ekipoen eskuragarritasuna igotzea eta errendimendu optimoa bermatzea dira IDEKOk antzeman dituen kezka nagusietako batzuk, kalitate eta doitasun handiko emaitzak eskaintzen dituzten balio erantsi handiko piezak eta osagaiak manufakturatzerakoan makina erreminta erabiltzen duten enpresetan.
Adimen artifizialeko prozesuek asko dute eskaintzeko osagaien
monitorizazioa kontrolatzeko orduan, akatsak gertatu aurretik anomaliak
detektatzeko, azken batean, plantako ekoizpena hobetzeko. Gainera, teknologia
digital horren bidez posible da datu bolumen eskerga prozesatzea, erabakiak
hartzeko arintasuna hobetzea eta gero eta konplexuagoa den merkatu batean
lehiakorrak izatea lortzea.
Danobatgroupek 1000 makina baino gehiago ditu hodeira konektatuta, makina bakoitzean 350 sentsore ingururen datuak bilduz eta datuak etengabe bidaliz.
IDEKOn urte asko daramatzagu makinen, produkzio planten eta ekoizpen-prozesuen digitalizazioa lantzen, eta horri esker, gaur datuak ditugu eta datu horiek konputatzeko gaitasuna dugu. Gaur egun 1.000 makina baino gehiagoren datuak kudeatzen ditugu, 350 sentsore baino gehiagoren datuak bilduz.
Adimen artifiziala makina industrialetan zabaldutako sentsore
sare zabaletatik datozen hamaika datuz elikatzen da, ekipoen funtzionamendua
erakusten dutenak. Teknologia digital honek espezifikoki “entrenatuak” diren
algoritmoak erabiltzen ditu makinen sentsoreek jasotzen dituzten irakurketa
errealak parametro egokiekin alderatzeko. Horrela, aldagairen batek bere balio
normalekiko desbiderapenak dituen unean, sistema gai da desbideratze horiek
beste batzuengan izango dituzten ondorioak aurreikusteko. Horrela, ereduak
ohartarazi diezaguke disfuntzioak erregistratzen ari direla, prebentzioz joka
dezagun. Adimen maila altuenetan algoritmoak berak har ditzake beharrezko
ekintza zuzentzaileak, adibidez, desbideraketak zuzentzeko prozesuaren
parametroak automatikoki aldatuz.
Teknologia honen abantailak agerikoak diren arren, horien
irismena oraindik nekez imajina daiteke, adimen artifizialak oraingoz hedapen
herabe bat baino ez duelako hasi eta eskaintzen dituen aukerak izugarriak
direlako:
Osagai kritikoak, hala nola ardatz edo buruak eta osagarriak
Kalitate prediktiboa fabrikazio prozesuan makinetan
Produkzio plantako edo fabrikako produkzio eta erosketa gestioaren planifikazioa
Datuak lortzeak, kudeatzeak eta interpretatzeak ahalbidetzen dio IDEKOri adimen artifizialeko soluzio eraginkorrak diseinatzea industria sektorearen garapena sendotzeko. Gure eremuko erreferentziazko enpresekin proba pilotu ugari egiteak IDEKOren anomalia detekzio goiztiarraren eta osagaien monitorizazioaren arloko esperientzia bermatzen du, industria makinen, fabrikazioaren eta, oro har, produkzio prozesuaren mantenua optimizatzeko.
Gaur egun, IDEKO berrogeita hamar pilotu baino gehiagotan ari da lanean makina erremintako osagai kritikoak monitorizatzeko, hala nola buruak eta ardatzak, inguruko industria enpresekin datuak monitorizatzea eta hodeira igotzea barne. Hori dela eta, gai da pieza ordezkatzeko zerbitzua eskaintzeko sistemak aldatu beharra detektatzen duen unean.
IDEKOk hamar pilotu inguru ditu martxan anomaliak detektatzeko, ekoizpen-prozesu osoan zehar produktibitatea hobetzera bideratuak. Sistema honek makinaren ohiko patroiaren datuak bereganatzen ditu eta prozesuan irregulartasun bat detektatzen duenean jakinarazi egiten du. Horrela, piezen ekoizpenean arazo larriak prebenitzen laguntzen du.