ESKATU INFORMAZIOA

 
FABRIKAZIO PROZESUAK

4 ikerketa lerro, industria eta produkzio teknologia espezializazioan gakoak.

Berrikuntza, prozesuaren efizientzia eta produktibitatea areagotzeko

Mecanizado y sistemas de producción
Mecanizado y sistemas de producción
Fabrikazio teknologia aurreratuak eta prozesuen hobekuntza
Fabrikazio teknologia aurreratuak eta prozesuen hobekuntza
Sistemas de inspección y medida

Ikerketa talde honi dagokio teknologiarik berrienak eta irtenbiderik aurreratuenak fabrikazio prozesuetan sartzea.

Aditu taldeak fabrikazio prozesuak ezagutzen eta menderatzen dihardu nagusiki, egungo industria prozesuetan dauden arazoei irtenbidea emateko. Torneaketa, artezketa, fresaketa, tolesketa edo zulaketa, edo laser bidezko prozesuak dira aztertzen dituen prozesuetako batzuk. Azken erabiltzaileei ekoizpen bereizgarriren bat emango dieten mekanizazio alternatibak proposatzen ditu, hozte teknika berriak erabiliz edo fabrikazio tresna eta ziklo berriak ezarriz.

Ikerketa eremu honen funtsean kudeaketa eta antolaketa tresnen erabilera dago. Esaterako, industriako prozesuak simulatzeko programak erabiltzen dira, ekoizpen prozesuak optimizatzeko, fabrikazio kostuen murrizketa efizientzia handiagoz egiteko, kalitatea hobetzeko eta segurtasuna bermatzeko.

Automatizazio industrialerako eta kontrol aurreratuko tekniken garapenari heltzen diote, tartean direla logika lausoko sistemak, adimen artifiziala, gertaera diskretuen sistema dinamikoak eta kontrol adimenduna. Piezak eta industriako prozesuak ikuskatzeko teknologiak ere sartzen dituzte, industriako ekoizpen prozesuak balioesteko eta hobetzeko eta piezen kalitatea bermatzeko. Ikuskapenetan aditu ezagunak diren eta gainazaleko eta barruko akatsen ikuskapen ez suntsitzaileetan erabiltzen diren teknologiak, hala nola ultrasoinuak, termografia eta Eddy korronteak, menderatzen dituzten pertsonak ditu.

Teknologia horiek fabrikazio prozesuetan txertatuz materialen eraldaketarako sistemetara ikuspegi holistikoz hurbildu gaitezke, akatsak ezabatzeko eta fabrikazioaren kalitatea bernatzeko.

Ekoizpen prozesua ingurumenaren aldetik efizienteagoa izatea premisa moduan hartuta, tresna, prozesu edo makina iraunkorragoak garatu dira.

Ikerketa talde hau, halaber, ekoizpen sistema lehiakorragoak lortzea ahalbidetu duten hainbat proiektutan aritu da, non artezketa prozesuak konfiguratzeko eta abian jartzeko plataforma digitalak diseinatu edo kargak ezabatzeko eta piezen eskuzko bizar kentzeko sistema alternatibo bat garatu den.

Egindako ikerketek “Manufacturer of the Year” sarien aitortza jaso dute. Sari horietako bat izan da mekanizazio prozesuetan sortzen diren txirbilak makina barruan xurgatzeko garatu den soluziorako, zeina bereziki osasunerako arriskutsuak diren materialak, hala nola karbono zuntza, tratatzeko makinetarako diseinatu baita.

Garatutako lanak azkeneko aurrerapenekin hobetzen dira, saiakuntza ez suntsitzaileak erabiliz. Saiakuntza horietan erabiltzen diren ikuskapen prozedura eta irtenbideekin materialak, piezak eta osagaiak ezaugarritu daitezke haien egitura edo osaera kaltetu gabe.

Saiakuntza ez suntsitzaileekin hutsegite eta akats bolumetrikoak zein gainazalekoak detektatu daitezke, eta horrek uzten du osagaien osotasuna, kalitatea eta fidagarritasuna bermatzen, fabrikazio prozesuko edozein unetan eta osagaien bizitza baliagarri osoan.

Soluzio mota hori bereziki garrantzitsuak dira balio erantsi handiko piezen analisirako, piezen egoera zehaztasun handiz ezagutzen uzten dutelako tenperatura desberdinetan eta inolako kalterik eragin gabe.


Oier Zelaieta, Fabrikazio Prozesuak ikerketa taldearen kudeatzailea

ESKAINTZAK

1. Txiribil-harroketa eta urradura bidezko mekanizaziorako teknologien garapena, eta Industri Produkzioaren kudeaketarako eta antolaketarako teknologiekin batera:

  • Mekanizazio lerro osoen diseinu integrala.
  • Mekanizazio prozesu partikularren diseinua eta optimizazioa (Fresaketako teknologia, artezketakoa, torneaketa, laser cladding, laser bidezko mozketa, etab.)
  • Konpositeen teknologia: Deposizioa, mozketa, inpregnazioa eta ondu prozesuen hobekuntzarako teknologien garapena) Karbono zuntz lehorrezko konpositeak, Beira zuntzezko konpositeak,Termoplastikoetara zabaltzea).

2. Mozteko teknologia: Mekanizazio prozesuei buruzko funtsezko ezagutzak.

3. Piezaren osotasuna: Fabrikazio prozesuari lotutako hondar tentsioen eta pieza distortsioaren ezaugarritzea.

4. Kudeaketa eta Ekoizpen Industriala:

  • Mekanizazioan oinarritutako fabrikazio lerroen diseinua / planifikazioa / optimizazioa.
  • Produktuaren zerbitizazioa.

5. Fabrikazio iraunkorra: Makina eta fabrikazio prozesu iraunkorrak.

6. Gainazaleko eta barruko akatsak antzemateko ikuskapen ez suntsigarria (NDT):

  • Termografia aktiboko teknikak: Iturri induktiboak, laser iturriak.
  • Ultrasoinuko teknikak: Phased-array, EMAT.