ESKATU INFORMAZIOA

 
DISEINUA ETA DOITASUN INGENIARITZA

4 ikerketa lerro, industria eta produkzio teknologia espezializazioan gakoak.

Prestazio handiko produktuen diseinua eta garapena

diseño ingenieria precision
diseño ingenieria precision
Sistema de inspección y medida

Diseinua eta Doitasun Ingeniaritzako ikerketa taldeari dagokio goi prestazioko produktuen diseinua eta garapena. Makina-erremintan dinamika handiko prototipoak, egiturak, mekanismoak eta osagaiak garatzen ditu, ultradoitasunezko akaberak lortzeko.

Bere espezializazioari esker, akabera zorrotzak eta oso doiak behar dituzten piezen fabrikaziorako makinak, sistemak eta prozesuak garatu ditzakete. Ekipoen portaerari buruzko azterketak ere egiten dituzte, aldaketa termikoen eta errore geometrikoen ikuspuntutik.

Ikertzaileek konpentsazio ereduen doikuntzak ere egiten dituzte, kalibrazio bolumetrikorako, lubrifikazio hidrostatiko edo hidrodinamikorako, eta makinen bizitza zikloaren eta efizientzia ekologikoaren analisia.

 Zehazki, lotzeko sistemak, ultradoitasunezko gailuen diseinua eta garapena eta erroreak konpentsatzeko sistemak lantzen dira.

Ikerketa arlo honetako ikertzaileen metodologiari eta ezagutzei esker, belaunaldi berriko ekipoen balidazio geometrikoan eta funtzionalean laguntzen duten fabrikazio teknologiak garatu dira eta eremu nazionalean zein internazionalean mugarri garrantzitsuak izan diren prototipoak fabrikatu.

Ikertzaile talde honek diseinu ziklo osoari heltzen dio, hau da, zehaztapenen definizio fasea, mekanismoaren kontzeptualizazioa eta arkitektura, eta diseinua eta portaeraren simulazioa egiten ditu, kalkulu estatiko, dinamiko, termiko eta multifisikoak baliatuz. Doitasuna eta fidagarritasuna neurtzeko sistemak ere integratzen ditu, hala nola fotogrametria, laser neurketa, optika edo ukipenezko sentsoreak.

Horrela, neurketa, kalibrazio eta erroreen zuzenketari buruzko gaiei ikuspegi osotuagoa ematen zaie.

Bukatzeko, prototipoen faseaz eta ezaugarritze esperimentalaz arduratzen dira, non makinen portaera termikoa aurreikusteko eta konpentsatzeko ereduak erabiltzen diren, jatorri geometrikoko eta grabitazionaleko kalibrazio bolumetrikoaz gain.


Harkaitz Urreta, Diseinua eta Doitasun Ingeniaritza taldearen kudeatzailea
ESKAINTZAK

Doitasun handiko mekanismo eta makinen diseinurako teknologia eta soluzioen garapena.

1. Makinen eta osagaien kontzeptu aurreratuak:

  • Era guztietako sistemen portaeren simulazio mekaniko eta termiko aurreratuak.

  • Makinen ekodiseinua.


2. Kontaktu gabeko neurketa dimentsionala, oinarritzen dena teknika optikoetan, fotogrametrian, laser doitasuneko fotonikan:

  • Tarte handikoak teknika fotogrametrikoetan oinarrituz.

  • Doitasun handikoak teknika tofonikoetan oinarrituz.