4 ikerketa lerro, industria eta produkzio teknologia espezializazioan gakoak.
Dinamika eta Kontroleko ikerketa lerroaren erronka da industriako makinetan dauden bibrazio arazoak konpontzea bi ikuspegi desberdin eta osagarritatik; alde batetik, makina eta eragingailuen diseinu mekanikoa, eta, bestetik, industriako makina mota guztietan hainbat prozesutan txatterra eta bibrazioak diagnostikatzea eta ondoren arazo horietarako guk geuk garatutako soluzioak inplementatzea.
Dinamika eta Kontrola ikerketa lerroan ikerketa maila handia dago; izan ere, ondo prestatuta dauden eta nazioarteko zientzia eta teknologiaren munduan oso ezagunak diren pertsonek osatutako diziplina anitzeko lantaldea dauka.
Jokin Muñoa, Dinamika eta Kontrola ikerketa taldearen kudeatzailea
Makinen Portaera Dinamikorako Soluzioak Ezaugarritu, Modelizatu eta Diseinatzeko teknologien garapena.
Bibrazio autoeszitatuak: Prozesuetako chatter fenomenoaren eta honek makinaren dinamikarekin duen erlazioaren gaineko ezagutza teoriko eta esperimentala.
Moteltzea makina egituretan.
Kontrol algoritmo aurreratuak bibrazio autoeszitatuak eta behartuak ezabatzeko.
Simulazio mekatronikoa.
Robotika aurreratua.