ESKATU INFORMAZIOA

 
ZIURTAGIRIAK ETA EGIAZTAPEN TEKNIKOA

Industri fabrikazio eta produkziorako teknologietan espezializatutako zentro teknologikoa gara.

ZIURTAGIRIAK ETA EGIAZTAPEN TEKNIKOA

Garbi dago zentro teknologiko gisa esperientzia dugula eta gestioan bikainak garela, hala erakusten baitu gugandik aparte dauden erakundeek dagozkion egiaztapen mekanismoekin erakutsi diguten errekonozimenduak.

1996. urtean, IDEKO izan zen bere jarduera-eremu guztietan ISO 9001 ziurtagiria lortu zuen Estatuko lehen Zentro Teknologikoa.

Industriako fabrikaziorako eta produkziorako teknologietan egiten ditugun ikerketen garapen bikainari eta ikerketa horien emaitzak industriarako berrikuntza bihurtzeko egiten den transferentziari esker, Administrazio Publikoek Zentro Tekonologikoaren izaera emateko behar diren erregistroak eman dizkiote IDEKOri ondorio guztietarako.

2022an, zentroak bere I+G+B UNE 166002:2021 sistemaren kalitatea eta sendotasuna egiaztatzen duen ziurtagiria lortu du.


BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOKO ZENTROA
ZENTRO TEKNOLOGIKOA
OTRI (IKERKETA EMAITZEN GARDENTASUNERAKO BULEGOA)

PERTSONALAREN ZIURTAGIRIAK

2 ETA 3 MAILAKO ULTRASOINUAK

Material metalikoen sektorerako, CERTIAENDek (Saiakera Ez-suntsigarrien Elkarte Espainiarraren zertifikazio organoa) ematen duen UNE-EN ISO 9712:2005 arauan jasotako irizpideen arabera.

2 MAILAKO KORRONTE INDUZITUAK

Material metalikoen sektorerako, CERTIAENDek (Saiakera Ez-suntsigarrien Elkarte Espainiarraren zertifikazio organoa) ematen duen UNE-EN ISO 9712:2005 arauan jasotako irizpideen arabera.

2 MAILAKO TERMOGRAFIA ENTSEGUAK

2 mailako termografia entseguak egiteko, INFRARED TRAINING CENTERek ematen duen ISO 9001 arauan jasotako irizpideen arabera.

INSTALAZIO ERRADIOAKTIBOEN IKUSKATZAILE ETA OPERADOREAK

Prozesuen Kontrola eta Teknika Analitikoetan, Instalazio Erradiaktiboen Ikuskatzaile eta Operadore bezala, CSN/ACT/SELI/HCUR-004/12/09 erreferentziako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluaren homologazio irizpideen arabera, INFOCITECek (Instituto de Formación Científica y Tecnológica) ematen duena.



KUDEAKETA SISTEMA INTEGRATUA

Gure bezeroei eta beste eragile konpromisoaren jakitun, Zentro Teknologikoak kudeaketa politika integratua ezarri du helburuen betetze maila sustatzeko erraminta gisa.