ESKATU INFORMAZIOA

 
NOR GARA

Industri fabrikazio eta produkziorako teknologietan espezializatutako zentro teknologikoa gara.

IDEKO ZENTRO TEKNOLOGIKOA

Industri fabrikazio eta produkziorako teknologietan espezializatutako zentro teknologikoa gara.

Gure jardueran sartzen dira aukerak identifikatzea eta aztertzea, produktu, negozio lerro eta produkzio prozesuak diseinatzea eta garatzea, eta arazoak konpontzea, hainbat zerbitzu teknologiko eskainiz, horien artean aholkularitza teknikoa edo ekipamenduan oinarritutako zerbitzuak.

Gure ezaugarriak dira ikerketa lerroetan garatzen dugun bikaintasun zientifikoa, gure espezializazioa bultzatzera zuzenduta. Gure antolamendu eredu propioak diziplina arteko lanari laguntzen dio, eta bereziki zaintzen dugu langile taldearen kualifikazio eta garapen profesionala. Azken belaunaldiko instalazioak eta ekipamendua dauzkagu, eta lankidetza bidezko lanaren alde egiten dugu, nazioarteko erreferentziazko zentroekin dugun konexio sare zabal baten bitartez.

Gure jardueran sartzen dira bai industriako fabrikazio eta produkziorako teknologien ikerketa bai aukeren identifikazio eta azterketa, produktu, negozio lerro eta produkzio prozesuen diseinua eta garapena eta arazoen konponketa, hainbat zerbitzu teknologiko eskainiz, horien artean aholkularitza teknikoa edo ekipamenduan oinarritutako zerbitzuak.

Gure teknologia eta ikerketako zentroaren ezaugarria da bikaintasun zientifikoa, zein gure espezializazioa bultzatzera bideratuta ditugun 4 ikerketa taldeetan garatu baitugu.

Antolamendu eredu berezia dugu, zeinak diziplina arteko lana errazten baitu, eta bereziki zaintzen dugu gure langile taldearen kualifikazio eta garapen profesionala. Azken belaunaldiko instalazioak eta ekipoak dauzkagu, eta lankidetza bidezko lanaren alde egiten dugu, nazioartean fabrikazioaren eremuan erreferenteak diren zentroekin dugun konexio sare zabal baten bitartez

BRTA Aliantza teknologikoaren kideak gara, Europako eremu teknologikoan erreferentzia diren beste 15 zentrorekin batera; horrenbestez, IDEKOn enpresei ezagutza zientifikoa eta teknologikoak transferitzen dihardugu, merkatuan duten lehiarako posizionamendua hobetzen laguntzeko. Gure ikerketa lerroen bikaintasun zientifikoak eta laborategietan prozesu, ultradoitasunezko metrologia eta automatizazio aurreraturako ekipamenduetan egindako inbertsioek gure espezializazioa eta egiten dakiguna indartzen dute.

Industria zientifiko eta teknologikoan aplikagarri diren teknologia guztietan aurrera egiten jakin dugu, bai eta gure prozesuak maila ezin hobean posizionatzen ere, bai industriako fabrikaziorako guk geuk ditugun teknologikoekin egindako prozesuak bai industriako produkziorako teknologiekin egindakoak.

IDEKO zentro teknologikoan soluzio teknologikoak ematen dizkiegu enpresei, ukitu berritzailearekin eta bereizgarriarekin, posizionamendu hobea eta merkatuan lehiatzeko maila handiagoa edukitzea ahalbidetuta. Horregatik, berrikuntza plan estrategikoak definitzen eta garatzen laguntzen dugu, gure berrikuntza estrategikoko lantaldearen bitartez, sektorean bakarrak diren metodologiak eta tresnak ezarriz.

Industriako fabrikazioan eta produkzioan egiten ditugun ikerketen garapen eraginkorrari esker, hainbat Administrazio Publikok ondorio guztietarako Zentro Teknologikotzat egiaztatzen gaituzten erregistroak eman dizkiote IDEKOri.

37 URTEKO HISTORIA

  • IDEKO Zentro Teknologikoa sortzen dugu makina-erremintako enpresa liderren politika teknologikoa koordinatzeko eta planifikatzeko bokazioarekin.

    Eraikin propioa eraiki eta prototipoen tailerra sortu genuen.

  • Gure lehenengo proiektu europearra gidatu genuen, SINTOMA izenarekin.

  • Motor linealekin Espainian fabrikatu den lehen prototipo garatu genuen.

    1997-2000 aldirako Plan Estrategiko landu genuen, Erabateko Kalitatearen aldeko apustua sartuta elementu traktore gisa.

    Zientzia eta Teknologiarako Euskal Sarean sartu ginen. Berrikuntza Teknologikoko Zentro gisa zertifikatu ginen. CIC marGUNE Ikerketa Kooperatiboko Zentroan bazkide sortzaile izan ginen.

    Proeiktu europearretan gure partaidetza finkatu genuen eta mekanizazio ekologikoko lehendabiziko esperientziak abiarazi genituen.

    Lankidetza Plan Integralei ekin genien , makina-erremintaren sektoreko enpresa garrantzitsuekin.

  • EFQM kanpo ebaluazioan 400 puntuak gainditu eta EFQM finkapen zigilua lortu genuen.

    Motore linealak dituen Espainiako lehenengo makina komertziala diseinatu genuen.

    Bigarren mailako kooperatiba elkarte bihurtu ginen, bazkide erabiltzaileak/enpresak, bazkide laguntzaileak/erakundeak eta lan bazkideak/lankideak enpresa proiektu beraren pean integratuz.

    Sektorean teknologia eskaintzen duten EAEko zentro guztien jarduerak koordinatzeko lehenengo proiektua gidatu genuen eta MCCko Zientzia eta Teknologia Planeko 2 lerro gidatu genituen.

  • IDEKO 2 eraikin berria martxan jarri genuen.

    IK4 aliantzan behin behineko onarpena jaso genuen.

    Konposite laborategia eta Laser laborategi berriak martxan jarri genitun.

    Green Manufacturing" eta "Manufacturer of the year 2008" sariak lortu genituen.

    CIRPen estatuko ordezkari bakarra lortu genuen.

    Ultradoitasun mikromekanizaziorako 2 prototipo garatu genituen.

  • 30 urte industriarentzat fabrikazio teknologiak ikertzen eta garatzen

    Prozesuen eta ultradoitasun metrologia laborategietan ekipamendu inbertsio garrantzitsuak egin genituen

    Neurketa sistemen laborategia eta osagaien saiakuntzarako laborategiak martxan jarri genituen.

ANTOLAKUNTZA

ZUZENDARITZA OROKORRA
BERRIKUNTZA ETA USTIAPEN TEKNOLOGIKOAREN DEPARTAMENTUA
  • Gure bezeroen egungo eta etorkizuneko beharren analisia
  • Aukeren identifikazioa
  • Gure ikerketa jardueraren emaitzen eraldaketa balio eta alde lehiakorrean
ANTOLAKUNTZA ETA GARAPEN DEPARTAMENTUA
  • Gure aktibo nagusien kudeaketa, pertsonak
  • Talentuaren atzemate eta sorkuntza
  • Garapen profesionala
  • Formakuntza planak
  • Laguntza administratiboa

IDEKO ZIFRATAN


SARRERAK

0

Milioi euro 2022-an
SARRERAK PROIEKTUKA
Sarrerak kontratupean Ikerketako sarrerak
SARREREN JATORRIA
Kontratupean Foru aldundia Madril Eusko Jaurlaritza Europa

PERTSONAK

0

Pertsonak IDEKO-ko plantillan

0

Dokoreak

0

Doktore Tesiak abian
KUALIFIKAZIOA
Goi mailako titulatuak Erdi mailako titulatuak Beste batzuk

PATENTEAK

0

Patenteak
 

0

Europar Proiektuak

0

Urte Europar proiektuak koordinatzen

0

Proiektu IDEKO-k koordinatua
AZKEN BERRIAK
BERRI GUZTIAK IKUSI