IDEKOko parte izatera gonbidatzen zaitugu enpresa kolaboratzaile izaera hartuaz lankidetza jarrai eta etengabeko konpromiso bat finkatuz IDEKOrekin, inolako lotura sozietariorik izan gabe. Zure partner teknologikoa izango gara eta zure I+G+b planaren gaur egungo eta etorkizuneko beharretan lagunduko dizugu. Fabrikazio aurreratuan espezializatutako zentro teknologikoa gara, industriarekiko hurbila eta 30 urte baino gehiagoko esperientzia duena enpresen garapen eta teknologia transferentzia zerbitzuetan.
Deskargatu informazio zehatzagoa hemen.
DESKARGATUEnpresa kolaboratzaile bezala aholkularitza teknologikoa jasoko duzu dohainik. Zure I+G+b planaren diseinuan lagunduko dizugu eta zure jarduerarekin erlazionatutako berrikuntzako proiektuak identifikatzen lagunduko dizugu.
Joeren eta teknologia berrien gaineko informazio guztia izango duzu eta lehentasuna izango duzu foro eta ekitaldi teknologikoetan parte hartzen.
Erakunde bien arteko harremanaren arduraduna izango den solaskide bakar bat izendatuko da gure aliantzak irauten duen bitartean.
Gure espazioa erabiltzeaz gain gure irudia eta markarekin ere elkartu ahal izango duzu eta azoka, foro eta ekitaldietan erabili ingurune teknologiko eta industrialetan zure ikusgarritasuna indartzeko tresna bezala.
IDEKOn laborategiak, tailerrak eta esperimentazio espazioak ditugu azken belaunaldiko ekipamenduz hornituta eta erabili ahal izango ditugu entseguak egiteko laneko baldintza errealetan.
Gure instalazioak ere zabalik egongo dira zure bezeroentzako, eta gure aholkularitza izango dute probak eta testak egiteko.
IDEKOrekin aliantza bat egitean gure zentro teknologikoan formatutako talentu ikerlaria antzemateko lehentasuna izango duzu, bai planifikatutako transferentzian eta baita karrera amaierako beka edo proiektuen bitartez ere.
Baina behar dituzun profilak lortzeko erraztasunez gain, gure lankidetzak irauten duen bitartean, zure eskura jarriko dugu oso espezializatutako giza talde bat eta industriaren erronkei erantzuna emateko gai dena.
Lehentasuna izango duzu emaitzen transferentziaren gure proposamenetara eta finantzazio publikoko I+Gko proiektuera sartzeko.
Administrazioak bultzatutako I+G proiektuak tramitatzean ere baldintza bereziak ere izango dituzu.
Gure lankidetza eredua zure enpresara doitzen dugu zure lehiakortasuna hobetzeko bereizte teknologikoaren bidez