Industri fabrikazio eta produkziorako teknologietan espezializatutako zentro teknologikoa gara.
Dinamika eta Kontroleko Ikerlaria
Oierrek Ingeniaritza Industrial Gradua ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Ondoren egiturazko mekanikan espezializatu zen Mondragon Unibertsitatean. Master amaierako bere proiektuarekin IDEKOko Dinamika eta Kontroleko ikerketa taldean parte hartu zuen, eta bibrazioen moteltze aktiboaren esparruan lan egiten hasi zen, chatterraren kentze aktiboan.
Beti ikusi zuen IDEKO makina-erremintari lotutako sektoreetan erreferente bat bezala. Maila altuko profesionalak zituela ikusten zuen eta DANOBAT edo SORALUCE enpresekin zuen harremana beste erakargarritasun bat zen.
IKERKETA APLIKATUA
IDEKOtik arreta gehien deitu ziona ikerketaren emaitza hau makina errealean aplikatu ahal izateko aukera izan zen, eta emaitzak kontrastatzea. Horrek ikerketa aplikatu bat ahalbidetzen zuen eta makinarekiko hurbila, jadanik zeuden soluzioak hobetzeko.
Master amaierako bere proiektuaren ondoren, murrizte aktiboaren bitartez chatterra kentzearekin lotuta zegoena, eremu berdinean jarraitu zuen lanean kontrol estrategiak garatuz, edo kontrolatzaile horien auto-sintonizatua sistema autonomo, eraginkor eta fidagarri bat izateko helburuarekin funtzionamenduan industria eremuan.
DOKTORETZA WATERLOON
2018ko urtarrilean 4 urteko proiektu batean sartu zen ilusio handiz, doktoretza egitea Waterlooko Unibertsitatean, Ontario, karrera handi baten hasiera izango zen erronka. Originaltasuna, aplikazioa eta bideragarritasuna erakusten den tesiaren proiektua defendatu zuen, baita ikaslearen baliagarritasuna ere eta horrekin doktore-gai izatera pasatzen da. Aukera hau sortu da IDEKOko Dinamika eta Kontrol sailak Waterlooko Machining and Precision Control sailarekin duen harreman estutik eta IDEKO Kanadako enpresa eta hezkuntza zentroekin inplikatu zen proiektutik.
IDEKO eta Waterlooko Unibertsitatearen arteko sintonia on horrek Oierren doktoretza ahalbidetu du. Beti izan du IDEKOren laguntza. Bere lagun Iker Mancisidorrek bezala, Ikerrek doktoretza ondoko bat egin zuen Unibertsitate berdinean duela urte batzuk; edo Xavier Beudaertek ere, bere tesiaren gaur egungo zuzendariak, egonaldi bat egin zuen unibertsitate berean.
Oierrentzako IDEKOk nazioarteko alderdi argia dauka. Mundu mailako konferentzia, nazioarteko proiektuetan parte hartzen du eta presente dago manufacturing esparruko foro akademiko prestigiotsuenetan, hori dela eta aliantzak eta lankidetzak ezarri ditu lehen mailako zentro, unibertsitate eta enpresekin.
Bere familia eta lagunak faltan botatzen dituen arren, esperientzia oso positiboa izaten ari da. Hori dela eta Oierrek animatu egiten ditu unibertsitatetik ateratzen direnak IDEKO laneko aukeren artean baloratzera eta horrela #EtorkizunarenJatorria eraikitzera.