Industri fabrikazio eta produkziorako teknologietan espezializatutako zentro teknologikoa gara.
IKTak eta Automatizazioa ikerketa taldeko Kudeatzailea
Zer ikasi duzu?
Informatika ingeniaritza Deustuko unibertsitatean eta informatikan doktoretza Mondragon Unibertsitatean.
Zergatik jo zenuen IDEKO aukera ontzat zure ibilbide profesionala garatzeko?
Nire garapen profesionala batez ere RVCTI unibertsitateen (MU) agente ezberdinen I+G -ean kokatu da, CIC (tourgune), zentro teknologikoak (Tecnalia). 2014tik aurrera RIS3 edo Euskadiko espezializazio adimendunaren estrategiak fabrikazio aurreratuari eman zion lehentasuna eta IDEKO erreferente argia da arlo horretan, izan ere, fabrikazio teknologietan espezializatutako Euskadiko zentro teknologiko bakarra da duela 35 urte sortu zenetik; bere ADNa transferentzia teknologikoan eta estatu mailan makina erremintako (Danobatgroup) ekoizleen liderra den taldearen ikerketa aplikatuan dauka.
Zer egin zitzaizun deigarriena zentrotik?
Gauza asko. Bere sinesgarritasuna, bere izateko arrazoia, bere espezializazioa, europar proiektuetan parte hartzea eta koordinazioa, kontribuzio zientifikoak, zientzia eta teknologiaren arteko oreka, maila profesionala, laborategiak, tailerrak… IDEKO bera.
Gogoratzen duzu zelakoa izan zen zure lehenengo eguna?
Atzo izan balitz bezala, izan ere, lerroko Batzorde batekin hasi ginen eta ekipoko pertsonak ezagutzen hasi nintzen.
Zein lanpostutan garatu zenuen zure ibilbide profesionala IDEKOra heldu aurretik?
Industria arloko ikerketa lanpostuetan egon izan naiz, berrikuntzaren kudeaketarekin, informatikarekin, neurketa sistemekin, web 2.0 eta adimen artifizialarekin erlazionatutako sailetan. Software garapeneko enpresetan garatzaile, analista eta proiektuen arduradun gisa Bilbon 4 urte lanean eman ostean, Mondragon Unibertsitateak kooperatibaren mundura zabaldu zizkidan ateak eta han irakasle eta ikerlari bezala aritu nintzen 11 urtetan. Hortik CICtourGUNE-rako jauzia eman nuen ikerketa saileko arduradun bezala eta 6 urtean egon nintzen lan horretan. IDEKOra heldu aurretik, Tecnalian Bussiness Intelligence arloko arduraduna izan nintzen.
Zer egiten zenuen zure lanean?
Nire lana beti egon da software soluzioen garapen teknologikoarekin lotuta. Oinarria softwarearen adimena izan da eta web ingeniaritzaren kapa ezberdinak iraunkortasunaren jarraitutasunarekin (Big Data), negozio logika (zerbitzuei bideratutako arkitekturak) eta bistaratzea (BI eta Visual Analytics). Azken urteetan datuen zientziak gero eta presentzia gehiago izan du nire lanean.
Zelan ikusten zenuen IDEKO kanpotik?
Fabrikazioa eta makina-erremintaren arloa ezezaguna zen niretzako eta Idekon espezializazio altuko zentro bat ikusten nuen RVCTIko gehiengo zentroetan ez bezala, zeintzuetan espezializazioa testuinguruak emana den eta arlo asko estaltzen dituzten.
Zergatik nahi izan zenuen IDEKOn lan egitera etorri?
RIS3-ak eta 4.0 industriak Ideko erreferentziazko zentro bat bihurtzen dute. Zalantzarik gabe horretarako momentua zen.
IDEKOk zure ibilbide profesionala garatzen laguntzen dizula uste duzu? Zergatik?
Zalantzarik gabe. IDEKOk aurkeztu zidan aukerak 4.0 industria eta fabrikazio aurreratua barrutik ezagutarazi dizkit. Gainera, 3 urte bizi hauetan arlo honetako erreferentziazko Europako erakunde eta profesionalak ezagutzeko aukera izan dut Danobatgroupen digitalizazioaren ibilbide orrian lagunduz.
IKTak eta Automatizazioa ikerketa taldearen kudeatzailea zara, zertan datza ikerketa talde horren lana?
Ekoizpen prozesuetarako eta ekoizpen adimendun inguruneetarako soluzio digitalak garatzera dedikatzen garen 20 pertsonako taldearen arduraduna naiz. Software tresnetan oinarritutako soluzioak dira makinen ekoizleei ahalmen aurreratuak eta makinei eta fabrikazio lerroei adimena eskaintzeko.
Bezeroarekin harremanean zaudete etengabe?
IDEKO ikerketa oso aplikatuko zentroa da eta bezeroarekin harremana egunerokoa da.
IDEKOn garatzen denak pertsonen egunerokotasunean eraginen bat duela sentitzen duzu?
Industrian dauka eragina eta epe motzean, ertainean eta luzean ikusten diren emaitzak ditugu.
IDEKOko zure ibilbidea hitz batean laburtu beharko bazenu, zein aukeratuko zenuke? Zergatik?
Erronka pertsonala eta profesionala. Esperientzia bizia, zorrotza eta aberasgarria.
Zer gomendatuko zenieke unibertsitatetik atera berri diren eta IDEKO euren aukeren artean daukaten pertsonei?
Aukera ezberdin eta bakarra bezala begiratzeko. Fabrikazio aurreratuan bere ibilbidea garatu nahi duen ikerlari bat asko haziko da IDEKOn 3-4 urteko ziklo profesional bat betetzen badu. Esperientzia paregabea eta originala izango da…nahiz eta gogorra eta zorrotza ere izango den.
Zer esango zenieke euren ibilbide profesionala garatzeko leku berri baten bila ari diren eta IDEKOra etorri nahi duten pertsonei?
Hasten direnei esango niekeen berdina nahiz eta kasu honetan ziur nagoen IDEKOk inflexio-puntu bat ezarriko duela euren karreran.