ESKATU INFORMAZIOA

 
IDEKO

Industri fabrikazio eta produkziorako teknologietan espezializatutako zentro teknologikoa gara.

"Ikerketa eta industriara transferentzia teknologikoaren konbinazioa da gehien motibatu ninduena IDEKOra etortzeko. Hori eta beste arrazoi askogatik gomendatzen diet gu aukeratzeko IDEKO aukera bezala dutenei"

ELENA MONTEJO

IKTak eta Automatizazioa taldeko Ikerlaria

Elena 2015eko abenduan hasi zen bere ezagutzak 4.0 industriaren erronkei aplikatzen. Bidaiatzea maite du, kultura bakoitzaren berezitasunak ezagutzea eta kirola praktikatzen du, uretakoa batez ere, dibertsio moduan. Beretzako garrantzitsuena bizitza ikuspegi ezberdinetatik begiratzea da, egunerokoaren atalasetik haratago, buruko eta emozioen muga barik, eta ezagutzen duguna egia absolututzat hartu barik.

Zer ikasi duzu?  

Ingeniaritza informatikoa.

Zergatik pentsatu zenuen IDEKO aukera ona izan zitekeela zure ibilbide profesionala garatzeko?

IDEKOk ikerketa eta industriari egindako ezagutzaren transferentzia konbinatzen ditu. Nire ustez bateratze perfektua. Interesgarria iruditzen zitzaidan 4.0 industriaren erronken parte izatea nire ezagutzekin.

Zer egin zitzaizun deigarriena zentrotik?

Makina-erremintarekiko hurbiltasuna. Ikerketa zentro askok inguru “erreala” apur bat bistatik galtzeko joera dute. IDEKOn industria mundua hurbila da, ukigarria. Behar ditugun bitarteko industrial guztiak ditugu eskuragarri.

Gogoratzen duzu zelakoa izan zen zure lehen eguna?

Aurkeztu zizkidaten pertsonen izenak gogoratzeko ahalegina egitea oroitzen dut batez ere. Lehenengo eguna beti da kontaktua hartzekoa, ahalik eta informazio gehien eusten saiatzen zarena. Instalazioetatik tour bat egin zidaten eta ikerketa talde bakoitzak egiten duen lana azaldu zidaten. Egun haren oroitzapen ona daukat.

IDEKOra heldu aurretik zure ibilbidea zein lanpostutan garatu zenuen esango zeniguke?

Hasierako zentro teknologiko batean bekadun moduan egoteko oinarrizkoena den mailatik, zerbitzu enpresetan proiektuen garapena eta kudeaketara arte. Lanpostu ezberdinak izan ditut IDEKOra heldu aurretik.

Zer egiten zenuen zure lanean?

Batez ere software soluzioen garapena industriari aplikatuta, proiektuen kudeaketa zatiekin konbinatuta. IDEKOn ezberdintasuna hemen lana ikuspegi berritzaileagotik eta hurbilagotik egitea da.

Zelan ikusten zenuen IDEKO kanpotik? 

Jakinminez. Berrikuntza industriaren transformazio digitalera aplikatzea oso interesgarria iruditzen zitzaidan. Ekarpena egin nezakeen lekua. IDEKOk aukera hori eman ziezadakeela iruditzen zitzaidan eta jakinmina sortzen zidan hemen zelan lan egiten zen jakiteak.

Zergatik nahi izan zenuen IDEKOra etorri lan egitera?

Aurretik esan bezala, aktiboki parte hartu nahi nuen 4.0 Industrian, berehalako etorkizuna deitzen duguna. Ikerketaren bitartez ezagutza berriak eskuratu ahal izatea gero inguru errealean, ukigarrian aplikatuta ikusteko. Ikerketa eta transferentzia teknologikoaren arteko konbinaketa da gehien motibatzen nauena.

IDEKOk zure ibilbide profesionala garatzen laguntzen dizula uste duzu? Zergatik?

Bai. IDEKOn tamaina handiko nazioarteko proiektuetan parte hartu dut, alde teknologiko oso altua izan dutenak eta laneko inguru konplexuei aurre egitea eskatu didatenak. Hori erronka handia da, maila profesionalean eta pertsonalean, haztera behartzen zaituena.

IKTak eta Automatizazioa ikerketa taldeko ikerlaria zara, zertan datza ikerketa talde honen lanak?

Arlo ezberdinetan espezializatutako eta helburu komuna daukagun pertsona taldea gara: ekoizpenaren mundua teknologia berriekin bateratzea. Taldean ekoizpen prozesuei aplikatutako automatizazio eta software soluzioak garatzen dira, inguru industriala digitalizatzeko. Talde ona da, gaitasun handikoa, inplikatutakoa eta lankidetzan jarduten duena. Laneko oso giro ona daukagu, eta horri garrantzia handia ematen diot, lan taldeek funtzionatzeko ezinbestekoa baita.

Bezeroarekin harremanean zaudete etengabe?

Lan egiten duzun proiektuaren arabera bezeroarekin harremana estuagoa da. Baina orokorrean nahikoa etengabea da. Pertsonalki beharrezkoa iruditzen zait merkatuaren gaur egungo beharrak bistatik ez galtzeko.

IDEKOn garatzen denak pertsonen egunerokotasunean eraginen bat duela sentitzen duzu?

Bai, Industria 4.0 iraultzaren aldaketa momentuan bizi gara. Teknologia berri hauen guztien potentziala ez da bakarrik lan mundua aldatzen ari, baita gure egunerokotasuna ere. Teknologia gure bizitzen parte bihurtu da.

IDEKOko zure ibilbidea hitz batean laburtu beharko bazenu, zein aukeratuko zenuke? Zergatik?

Hitz bakarrean laburtzea zaila da. Burutik pasatzen zaizkidanen artean, moldakortasuna aukeratuko nuke. Agian ez da IDEKOko nire ibilbidearen osotasuna definitzen duena, baina bai esanguratsuena. Atzerantz begiratzen badut eta parte hartu ahal izan dudan proiektu guztietan pentsatu, teknologia berrietara moldatzea etengabea izan da. Egia esan, zentzua dauka. Zentro teknologikoek egokitu egin behar dute etengabeko berrikuntza egoeran mantentzeko.

Zer gomendatuko zenieke unibertsitatetik atera berri diren eta IDEKO euren aukeren artean daukaten pertsonei?

Unibertsitatetik atera eta lan munduari aurre egin behar diozunean hasierako zalantza epealdia izaten duzu, mila galdera egiten dizkiozu zeure buruari, aukera onena zein den. Normala da eta garrantzitsua gauzak zalantzan jartzea. Baina IDEKO aukera moduan badaukazue hautatzeko aholkatuko nizueke. IDEKOk rol ikertzaile oso garrantzitsua dauka ekoizpen munduan eta hemen garatzen den lana oso interesgarria da.

Zer esango zenieke euren ibilbide profesionala garatzeko leku berri baten bila ari diren eta IDEKOra etorri nahi duten pertsonei?

Pausoa eman eta gurekin lanera etortzera animatzeko. Aukera ona da profesionalki garatzeko eta ez dira damutuko. Nire esperientzia oso positiboa da.