Industri fabrikazio eta produkziorako teknologietan espezializatutako zentro teknologikoa gara.
Diseinu eta Doitasun Injeniaritza taldeko Ikerlaria
Garai horretan IDEKOra egin zuen bisita bat unibertsitatearekin. Inpresio ona hartu zuen. Lan egiteko leku ona iruditu zitzaion, eta DANOBATGROUP atzean egoteak aukera asko zabaltzen zituen.
LEHENENGO PAUSOAK
Laster hasi zen IDEKOn lan egiten, Diseinu eta Doitasun Ingeniaritza taldean, makina-erremintaren doitasunean eragiten duen guztia aztertuz eta hobetzeko soluzioak sortuz.
Ikerketa eta industriaren egunerokoa elkartzen dituen espazio bat aurkitzeaz gain, bere lan esperientzia IDEKOtik haratago bizitzeko aukera izan du.
Gaur egun egiten ari den doktoretzaren zati bat Zurich-eko ETH unibertsitatean egin du (Suitza). Han 2019ra arte Ingeniaritza Mekanikoko ikerketa taldearekin lankidetzan aritu da. Doktoretza honetan makina-erreminta handia eta ertainaren karakterizazioa eta doitasuna hobetzeko soluzioen inplementazioan ari da lanean. Tratamendu homogeneo bat bilatzen du errore geometriko eta termikoentzako, orain arte banakako tratamendua izan dutenak.
NAZIOARTEKO EGONALDIA
Beñaten nazioarteko egonaldiak helburu batzuk betetzen ditu: zabaldu daitezkeen kooperazio aukerak aztertu eta proiektu tekniko zehatz bat definitu. Makina-erreminta baten modelizazio mekaniko eta termikoan lan egin du, ETH ikerketa taldeko tresnekin.
Beñatentzako, Zurichen jasotako ezagutza teknikoez gain, nazioarteko esperientzia hau aberasgarria izan da, metodologia ezberdinak erabiltzen dituzten pertsonak ezagutuz eta, batez ere, etorkizunerako lankidetza aukera polita zabalduz.
Lehenengo lana bilatzen ari direnak edo aldaketa bat nahi dutenak animatzen ditu. IDEKOn dago #EtorkizunarenJatorria, baita nazioarte mailan ere: karrera profesional bat garatzeaz gain nazioarteko proiektuetan parte hartu daiteke, burua zabaltzen dutenak beste lan egiteko moduekiko eta lankidetza mota berriekiko.