ESKATU INFORMAZIOA

 
ZERBITZU AURRERATUAK NEURKETA, IKUSKARITZA ETA EGIAZTATZEAN

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

ZERBITZU AURRERATUAK NEURKETA, IKUSKARITZA ETA EGIAZTATZEAN

Ekipamendu aurreratuena zure lehiakortasunaren zerbitzuan.

Neurketa, Egiaztapen eta Ikuskapenerako zerbitzuen bitartez IDEKOn daukagun ekipamendurik aurreratuena jartzen dugu gure bezeroen esku. Bitarteko horiek, gure teknikoek dituzten ezagutzekin batera, industriari ondorengo zerbitzu estandarizatuak eskaintzea ahalbidetzen digute.

 

ULTRADOITASUNEZKO NEURKETA DIMENTSIONALA

Zeiss ekipamendu oso bat daukagu pieza estandarren forma, profil eta zimurdurak neurtzeko. Doitasun submikrometrikoa eskatzen dituzten neurketak merkatuko makina zehatzenekin egiten dira: Zeiss F25 koordenatuen bidez neurtzeko makina, Sensofar PLU Neox perfilometro optikoa.

Ekipamendu honen osagarri gisa, gure Zeiss markako mikroskopio elektronikoarekin neurketak egin ditzakegu milioi bateko handipenarekin, bai eta osaera kimikoaren azterketak ere.

 

HONDAR TENTSIOEN NEURKETA

Geometria ziurtatzeaz gain, egunetik egunera garrantzitsuagoa da ziurtatzea fabrikatuta piezek ez dutela aldaketarik izango edo ez dutela akatsik izango bere bizitzan zehar. Hondar tentsioak neurtuta piezaren bizitza zehatz dezakegu, bai eta ziurtatu ere piezen neke prozesuetan zehar hausturarik edo arrakalarik agertuko ez dela.

Gure X izpien diafraktometro eramangarria erabiltzea da pieza kaltetu beharrik gabe eta piezaren laginak atera beharrik gabe neurketa horiek piezaren gainean egiteko metodo ez suntsitzaileetatik errazena.

 

MAKINAREN AKATSEN EGIAZTAPENA ETA DIAGNOSTIKOA

Mekanizazioaren eta produkzio prozesuen kalitateari eusteko, beharrezkoa da erabilitako makinak egiaztatzea eta prest jartzea. IK4-IDEKOk makinak egiaztatzeko eta prest jartzeko aukera eskaintzen du, arauen arabera errore linealak, bolumetrikoak eta posizionamendu angeluarrekoak zehaztuta.

Osagarri moduan, bibrazioen azterketa aukera eskaintzen du.

 

KONTAKTURIK GABEKO IKUSKAPEN EZ SUNTSITZAILEA - TERMOGRAFIA

Ikuskapen termografikoarekin azkar eta modu fidagarrian ezar ditzakegu elementuen arrisku puntuak eta haustura mugak, bai eta piezaren integritatea egiaztatu ere bere bizitza ziklo osoan. Metodo ez suntsitzailea da, piezek beroaren aurrean duten erantzunean oinarrituta, eta hausturen saiakuntza tradizionalak ordezkatzen ditu.

Metodoak osagai metalikoen eta material konposatuen azaleko zein barruko akatsak zehaztea ahalbidetzen digu (arrakalak, delaminazioa, hutsak, etab.)

 

IKUSMEN BIDEZKO NEURKETA - FOTOGRAMETRIA

Neurri handiko piezak azkar eta modu eraginkorrean neur daitezke metodo fotografikoen bitartez. Gure ekipamendu fotogrametikoari esker neurketa geometrikoak lekuan bertan egin ditzakegu, 1/10.000 baino gehiagoko doitasunarekin, bakarrik aurretik pieza grafikoki markatuta eta hainbat argazki eginda. Sistemak planoaren aurrean neurriak egiaztatzeko posibilitatea ematen digu (CAD).

 

IKUSKARITZA ETA NEURKETA SOLUZIOAK

Piezaren kalitatea suntsitzen ez duen ikuskapen zerbitzua (NDT)

     -Azaleko defektuak (ultrasoinuak, etab...).
     -Hondar-tentsioak (difraktometria, X izpiak, etab...).

Kontaturik gabeko neurketa dimentsionalerako sistemen garapena (1d/2d/3d) laser eta teknika optiko aurreratuen bidez.

Ikuskapen eta neurketako sistemen garapena eta integrazioa makina eta fabrikazio lerroetan.

ESKATU EZAZU INFORMAZIO GEHIAGO

Indarrean dagoen Lege Organikoan xedatutakoa betez, interesdunak eskubidea dauka berari buruzko informazioari ematen zaion tratamendua ezagutu, zuzendu, baliogabetu edo aurkatzeko. Horretarako, idatzi bat bidali beharko du aipatutako helbidera edo mezu bat info@ideko.es helbide elektronikora. Era berean, baimena ematen du bere datuak Elgoibarko (Gipuzkoa) Arriaga Industria Poligonoko 2an helbidea duen IDEKO Koop.Elk.arena den fitxategi automatizatura pasa daitezen, goian esandako eskubideak fitxategi honetan dituen datuen gainean erabili ahal izango dituelarik. Baimena ematen du, halaber, informazio hori erabiltzeko berarekin harreman komertzialak izateko eta edozein bide erabilita gure elkartearen produktu eta zerbitzuen informazioa eta publizitatea bidaltzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Pribatutasun Politika kontsultatu dezakezu.

 

Harpidetu zaitez gure berrien boletin elektronikora eskaintza berezi, produktu edo aplikazio berrien ezagutzapean egon zaitezen.