Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.
Barruko xurgapen sistema duten burua eta erremintak, konpositezko piezak roboten bidez seguru mekanizatzeko
ZIKLOI proiektuaren helburua konpositezko piezen mekanizaziorako disruptiboak diren buru bat eta erremintak garatzea da, konpositeak mekanizatzean sortzen den hautsak langileen osasunerako dakarren minbizi arriskurako konponbidea emateko eta mekanizazioan erabiltzen den energia elektrikoaren kontsumoa nabarmen murrizteko. ZIKLOI sistema osatuko duten buruak eta erremintek hautsa barrutik xurgatzeko teknologia bat erabiliko dute, zeina jada IDEKO Zentro Teknologikoak patentatuta dagoen.
ZIKLOI sistemaren inpaktua eta ustiagarritasuna ahalik eta handiena izan dadin, konpositezko piezak mekanizatzeko robotetan ezartzeko moduan diseinatuko da, izan ere, robotek malgutasun handia ematen dute ohiko makina-erremintekin alderatuta diru gutxiago inbertitu beharrik gabe.