Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.
Gurpilak neurtzeko sistema aurreratua tren-sektorearen errentagarritasun handiagoa lortzeko
Tren-industria bultzada berri bat bizitzen ari da abiadura handiko trenek eta energia garbiko iturriak erabiltzeak ematen dituen aukerei esker. Horren ondorioa da sektoreak gero eta gehiago behar dituela goi mailako teknologia duten ikuskapen sistemak iragarpenean oinarritutako mantentze lanak eta kalitate kontrola egiteko bere ekipamenduetan, maiztasun, azkartasun eta ekonomia handiagoarekin. WheelWatcher proiektuaren azken helburua da Europan eta munduan martxan jartzea gurpilen higadura mailaren ikuskapena eta kontrolerako sistema berri bat, eskainiko diena tren-garraioko operatzaileei informazio zehatza eta denbora errealean, mantentze lanetan prebentziozkoko neurriak hartu ahal izateko.
ORRIRA JOANProiektuaren helburua da sistema berri bat martxan jartzea gurpilen higadura-egoeraren ikuskapen eta kontrolerako Europako eta munduko trenbide nagusietan, eskainiko diena tren-garraioko operatzaileei informazio zehatza eta denbora errealean prebentziozko mantentze-neurriak hartu ahal izateko.
Garatu eta balioztatzea trenbideen gaineko gurpilen profilaren neurketak egiteko kanpo-sistema bat, honakoetan oinarritua:
" Ordenagailu bidez lagundutako ikusmen algoritmoak, gai direnak abiadura handiko trenak neurtzeko 0,1 mm-ko (gutxi gorabehera) zehaztasunarekin.
" Tresna-pakete bat biltzen dituena kalibratze, autodiagnostiko eta datuen kudeaketarako softwareak.
" Ingurumen independentziako errendimenduak.