Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.
Pertsonen eta roboten arteko elkarlanerako ingurune seguruagoak eta eraginkorragoak
IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak SYMBIO-TIC proiektu europarrean parte hartzen du (HORIZON 2020). Proiektuaren asmoa da robot eta pertsonen arteko interakzioa ahalbidetuko duten lan inguruneak diseinatzea eta horrekin industriaren lehiakortasuna areagotzea. Proiektuan, IK4-IDEKOk ikuspen eta neurketa sistemen tekniken gainean duen ezagutza jartzen du, eta aeronautikako sektoreko TIER-1 bati (ACITURRI) laguntzen dio proiektuan egindako garapen teknologikoak erakusgailu gisa erabiliko duen kasuan integratzen. Horretarako, PRODINTEC zentro teknologiko asturiarrarekin elkarlanean arituko da. Gainera, kontuan hartuta IK4-IDEKOk berrikuntza estrategikoaren alorrean ezagutzak dituela, ekimenaren emaitzak ustiatzeko planaren garapena gidatzeaz ere arduratuko da. Negozio eredu eta plan bat ere ezarriko du, proiektuaren emaitzak merkaturatzeko abiapuntu izateko.
ORRIRA JOANRobotikaren industria europarra aurrera egiten ari da roboten belaunaldi berri baterantz, lan lekuaren segurtasuna eta gizakien ondoan lan egiteko gaitasuna oinarri hartuta. Roboten belaunaldi berri hau oso garrantzitsua da etorkizuneko lantegiak errentagarriagoak izateko eta Europako eskulangintzaren industriaren lehiakortasuna berreskuratzeko. Halere, eskulangintzaren industria europarrak honako erronka hauek ditu aurrean: (1) egokitzeko gaitasun falta, (2) malgutasun falta, eta (3) integrazio bertikalaren falta.
Proposatutako SIMBIO-TIC proiektuak gai horiek lan giro seguru, dinamiko, intuitibo eta errentagarri batera eramaten ditu, non gizakien eta roboten arteko lankidetza –murgilketakoa eta sinbiotikoa– posible izango den eta roboten erabilerarekin mesfidati agertzen diren industriei onura garrantzitsuak ekarri ahal zaizkien (industria horiek uste dute egungo lanak eta prozesuak konplexuegiak direla eta horregatik ezin direla automatizatu). Proiektuak izan ditzakeen onurak dira, besteak beste, kostuak txikiagoak izatea, segurtasuna handiagoa, lan baldintzak hobeagoak eta errentagarritasuna handiagoa; izan ere, egokigarritasuna, malgutasuna eta errendimendua hobetuko lirateke eta pitzadurarik gabeko integrazioa lortuko litzateke.
SIMBIO-TIC proiektu europarrak hau bilatzen du:
-Talkak prebenitzeko azpisistema aktibo bat garatzea giza langileak babesteko
-Laneko plana egokiak sortzea, robotak eta giza langileak egokitzeko
-Aldaketa dinamikoetara egokitzea, programazio intuitibo eta multimodalarekin
-Giza langileei lekuan bertan laguntza ematea “what-to-do and how-to-do” bidez
-Proiektuaren kontzeptuak eta soluzioak egiaztatzea eta baliozkotzea
Emaitza horiek sektore gakoetan baliozkotuko dira, esaterako, elikaduraren, enbalajearen, automobilgintzaren eta aeronautikaren sektoreetan.