Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.
Bost ardatzetan fresatzeko soluzio oso baten garapena, doitasuneko eskakizunik handieneko aplikazioetara bideratuta
PRE5EJES proiektuak bost ardatzetan fresatzeko soluzio oso baten garapena jasotzen du eta enpresa bakoitzerako espezifikoa den soluzioa garatuko da. Fresaketako soluzio oso bat garatuko da bost ardatz jarraitutan mekanizatzeko. Horren barruan sartzen da elementu hauen garapena: buru bat eta pieza mahai bat posizionamendu jarraiturako laugarren eta bosgarren ardatzetarako; makinaren doitasuna ezaugarritzeko eta hobetzeko sistemak prozesu honetara egokituta; eta metrologia aurreratuko teknika pieza mekanizatuen kalitatearen analisirako.
Bost ardatzeko buru berriak oraingo buruen zinematika berberean oinarrituko dira, eta kanpotik antzeko itxura edukiko dute, baina barrutik, berriz, beren gainerako buruen oso bestelakoak izango dira. 5 ardatzetan mekanizatzeak eskatzen du ardatz artikulatu biek eragintza bereizita edukitzea, eta erremintaren biraketarekiko ere bereizita edukitzea. Horregatik, erremintaren eragintzari buruaren kanpoaldeko eragintza batetik eutsiko zaio, eta bi eragintza berri sartu beharko dira buruaren barruan.