Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.
Lantokian erabaki azkar eta fidagarriak hartzeko simulazio eta monitorizazioa denbora errealean
OPTIMISEDen inguruneak semantikoki aberastutako prozesuen modeloak erabiliko ditu, eta baita makro-datuen (big-data) sorkuntza eta kaptura ere. Gainera, azterketak ere egingo ditu modu eraginkorrean laguntzeko espezialista, fabrikazio-ingeniari, talde-arduradun eta lantokietako operatiboak, sistemen bizitza-zikloaren bitartez. Datorren belaunaldiko fabrikazio-sistema horiek, OPTIMISED teknologiarekin datu-aberastasun handiko fabrikazioaren exekuzioko sistemek lagunduta, emango den hobekuntza drastikoaren zutabe izango dira, besteak beste sistemaren errendimenduan, ekipoen efizientzia operatiboa eta erabileran, ekipo eta estazioen errendimendua ikuskatzean denbora errealean eta baliabideen optimizazioan igarriko dena
ORRIRA JOANOPTIMISED proiektuaren helburua da metodo eta teknologiak garatu eta ezartzea produkzio-planen optimizazio eta doikuntzarako, modu eraginkorrean erreakzionatuz lantokiko intzidentzia errealen aurrean. Horretarako, modelizazio eta simulazio tresnak erabiltzen dira, eta baita sentsore inteligente eta pertsona-makina interfazeak emandako informazio erreala ere.
OPTIMISEDen helburua da tresna eta metodo berriak garatzea optimizazio maila eta erreaktibotasun altuko planifikazio sistemak hedatzeko. Horiek barnean hartu beharko dituzte lantokiaren modelo eta simulazio zabalak; oinarrituko direnak jaso diren datu enpirikoetan, bai integratutako sentsore inteligenteen bidez eta baita erabiltzaileen interfaze proaktiboen bidez ere. Zehatzago, ebaluatu eta frogatuko da energiaren kudeaketak duen inpaktua lantokiaren planifikazio eta optimizazioan, helburu hartuta galtzen den energia murriztu eta eskaera-pikoei aurre egitea. Modu horretan, energia gutxiago behar edo erabiltzen duten operazioen energia soberakina bideratu ahal izango tokiko komunitateetara.
TRANSPARENCY
IKUSI +Diseinuak lankidetzan egiteko metodo baten garapena makina-erreminta pertsonalizatuak lortzeko
SYMBIO-TIC
IKUSI +Pertsonen eta roboten arteko elkarlanerako ingurune seguruagoak eta eraginkorragoak