ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

ONEHYDRO

Mekatronika aurreratua doitasun handiko fabrikazio baterako energia-sektorean

ONEHYDRO

Ekimenak 1,89 miloi euroko finantzazioa jaso du Estatutik eta Europatik, 2016ko RETOS-colaboración programaren baitan.

Gasa eta petrolioa produzitzera bideratzen diren osagarrien fabrikazioak eskakizun handiko baldintzak bete behar ditu. Tutu, kupla edo balbulen mekanizazioan erabilitako makinek gaitasuna izan behar dute ultradoitasuneko lanak burutzeko tamaina handiko piezetan. Eskaera horrek, eredu berri bat eskatzen du ahalbidetuko duena eboluzionatzea kalitateko produkzio batetik fabrikazio aurreratuko paradigma baterantz, azken berritasun teknologikoak barne hartuko dituena.

 

ERRONKA

Helburu hartuta energia-sektorerako osagarrien fabrikazio sistemak hobetzea, IK4-IDEKO zentro teknologikoak ONEHYDRO proiektuan parte hartzen du. Ekimen horren xedea da garatzea gailu mekatroniko batzuk ezarriko direnak hidrokarburoen erauzketa, produkzioa eta garraiorako osagarrien mekanizaziora bideratutako doitasun handiko makinetan.

 

EMAITZA

ONEHYDRO proiektuak lehentasunezko hiru helburu ditu. Lehen helburua da garatu eta txertatzea moteltzea handituko duten gailu mekatronikoak, bideratuta egongo direnak dardarak ekiditera pareta finak dituzten piezen mekanizazioan edo tresna oso lerdenekin egindakoetan. Horrez gain, ikertu nahi da simulazio-eredu bat, ahalbidetuko duena aplikazio bakoitzerako optimoak izango diren motelgailuen ezaugarriak dimentsionatzea.

Bigarren helburua da gailu adimendunak sortzearen ingurukoa. Gailu horien xedea litzateke txirbil-haustura eragitea perkusio-mekanizazio baten edo bibrazioz lagundutako baten bidez edo makinaren eragingailuak berak erabiliz.

Azkenik, oreka bat bilatzeko xedez mekanizazio denboren eta tresnaren higaduraren artean, ekimenak bilatuko du ezagutza garatzea mekanizazio prozesuen denborak optimizatzeko ebaketa-indarren ereduak erabiliz torneaketa eta hariztaketa prozesuetan.

PROIEKTU ERLAZIONATUAK

CIMEC

IKUSI +

Sistema ziberfisikoak energiaren industriaren efizientzia hobetzeko

Gehiago ikusi