ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

MOVICOMS

Biki Digitalak. Makina-erreminta eta fabrikazio zelulen modelatzea eta birtualizazioa virtual commissioning-entzako

MOVICOMS

Makina-erremintako enpresek azken urteetan erronka teknologiko bati aurre egin behar diote: guztiz automatikoak diren linea eta tailerrak garatzea. Definizioa eta fabrikazio prozesuak hobetzea eskatzen duten proiektu handiak dira, ez soilik makina mailan baita linea automatizatuen mailan ere. Planta eta fluxu produktiboen simulaziorako erremintak erabiltzea soluzio ahalik eta eraginkorrena definitzeko, Lean Manufacturing printzipioak aplikatuz, soluzio mota horrentzako klabeetako bat da.

 

ERRONKA

Garatu, aztertu eta balioztatu biki digitalen kontzeptua eta Virtual Commissioning edo Martxa Birtuala abiaraztea eta produkzio sistemetan aplikatzetik eratorritako onurak, horretarako ekipo fisikoak ezartzea beharrezkoa izan barik. Horrek ahalbidetuko du prototipoak egiteko beharra kentzea, makinen kalitatea hobetzeko eta garatzeko beharrezko denbora murriztea; eta egokitzapen azkarragoa erantzunean bezeroen espezifikazio aldaketei erantzuteko.

 

EMAITZA

Makina-erremintako ekoizleak ez du soilik makina salduko, baita sortutako biki digitala ere proiektu horren emaitza bezala abangoardiako teknologia erabiliz, hodeian konputazioa eta visual analytics fabrikazioaren domeinuan. Era horretan soluzio osotua eskainiko du garatzen ari den Industrial Cloud izeneko industriarako, eta IDEKO zentro teknologikoarekin batera hobetuz. MOVICOMS-ekin, makina-erremintako enpresek produktuen lerro berri bat sortu ahal izango du biki digitalak exekutatzeko eta zerbitzu digitalen 360ºko eskaintza bat egin ahal izateko.

KIDEAK

MOVICOMS proiektuan entitate hauek hartu dute parte: SIMPLAN AG, RUHR-UNIVERSITÄT BOCHUM, DANOBAT, SORALUCE eta SAVVY DATA SYSTEM.

ERAKUNDE FINANTZATZAILEA