Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.
Etorkizunaren industria aeroespazialerako material arinak
MMTech proiektu europar bat da eta bere helburua da gamma-TiAl aleaziozko osagaie fabrikaziorako metodo eta teknologia berriak garatzea; izan ere, aleazio mota horrek ahalmen handia dauka industria aeroespazialerako, dentsitate txikia eta propietate mekaniko ugari dituelako, baita tenperatura altuetan ere. Zentroaren lana izango da fabrikazio aurreratuko teknologiak aleazio horien mekanizatzeko prozesuetan aplikatzea, teknologia horietan erreferentea baita. Zehazki, aleazio horien mekanizaziorako erabiltzen diren makina eta tresnen portaera dinamikoa hobetzeaz arduratzen da, bai eta bibrazioak aktiboki eta pasiboki moteltzeaz ere. IK4-IDEKOk proiektu honi egiten dion ekarpena funtsezkoa da; fabrikazio aurreratuko tekniken gainean ezagutzen duena eskaintzen du landutako piezen mekanizazio prozesurako. Horizon 2020 programaren baitan kokatzen da proiektua.
ORRIRA JOANProiektuaren helburua da y-TiAl aleazioak (titanio aluminiuro gamma) fabrikatzeko prozesua optimizatu eta erraztea, orain arte konplexua eta garestia baita.
Erronka teknologikorik nagusiak dira y-TiAl aleazioa fabrikatzeko kate osoa optimizatzea sinterizazio prozedura homogeneizatuz; fabrikazio gehigarriko prozesu baten garapena; eta mekanizazio prozesua arintzea fabrikazio aurreratuko teknologien bitartez.
DYNEXPERTS
IKUSI +Mekanizazio prozesuetan chaterra txikitzeko motelgailu auto-sintonizagarria