Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.
Automobilgintza sektorerako metal eta konpositez osatutako produktu hibrido berrien garapena
Ibilgailuaren pisua gutxitzeko premia dela-eta, azken hamarkadetan ibilgailuetako burdinurtua eta altzairua gutxitzen joan da gutxika-gutxika eta goi errendimenduko altzairuekin, aleazio arinekin (batez ere aluminioa) eta plastiko eta konpositeekin ordezten. Egoera horren aurrean, Europako Erkidegoak erabaki du Metalmorphosis proiektua diruz laguntzea, hodi formako zein xafla formako metal eta konpositezko pieza hibridoak egiteko aukera eman dezakeelako eta horiek erraz sartu ahal izango dira automobilgintzaren ekoizpen prozesuan.
ORRIRA JOANProiektuaren helburua da metal-konpositezko produktu hibrido berritzaileen gama berri bat garatzea automobilgintzarako, pultsu elektromagnetikoan oinarritutako loturako teknologia berritzailea erabiliz, orain arte hainbat metal lotzeko erabiltzen ari den arren metalak eta konpositeak lotzeko ere erabili baitaiteke.
Hauek dira proiektuaren erronkak:
•Lotura prozesu berriak garatzea material konposatu eta metalak lotzeko, xafla eta hodiak egiteko.
•Lotzen diren materialen propietateen gainean eta lanerako piezen gainean ezagutza sortzea (erresistentzia, harikortasuna, mikroegitura…) aplikagarritasunari dagokionez.
•Erakustea pultsu elektromagnetikoan oinarritutako teknologia aukera baliagarria dela goi errendimenduko loturak egiteko.
•Osagai hibridoen produktibitatea areagotzea eta kostuak murriztea teknika aurreratuak erabiliz
•Ingurumenarekin bateragarri diren betekizunei aurre egitea: Ingurumenarekin era arduratsuagoan jokatuz ekoitzi ahal izatea.
CLADPLUS
IKUSI +Laserrezko plakatze bidez osagaiak fabrikatu eta konpontzeko sistema aurreratuak