Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.
Tresna aurreratuen belaunaldi berriaren garapena
IK4-IDEKOk gidatutako MC-SUITE proiektu europarrean, euskal zentro teknologikoak ebaketa prozesuetako teknika aurreratuen gainean eta bibrazio autoeszitatuen jatorrian inplikatutako efektu dinamikoen gainean dituen ezagutzak erabiltzen ditu fabrikazio lagundurako tresna informatikoen diseinuan laguntzeko. Chatterra ezabatzeko sistema txertatuak ere garatzen ditu sistema ziberfisikoetan, eta horiek ingurunearekin elkarreraginean egon daitezke egoeraren edo akatsen autodiagnostikoa egiteko. Horizon 2020 programaren baitan kokatzen da proiektua.
ORRIRA JOANMC-SUITEn asmoa da ohiko fabrikazio inguruneak eraldatzea lehiakorragoak izateko, prozesuak optimizatzeko eta kostuak murrizteko. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek (IKTak) eta fabrikazio aurreratuko azken teknikek eskaintzen dituzten aukerez baliatuta , eskulangintzako prozesuak eraginkorragoak egiteko. IK4-IDEKOk bibrazioak ezabatzeko dituen teknikak erabiltzen ditu, diagnostiko eta jardute funtzioak gehituta sistema ziberfisiko batean.
MC-SUITEk, bere 6 moduluak aplikatuz, nabarmen murriztu nahi du gaur egun eredu birtualen, fabrikazio prozesu programatuen eta tailerretan eta produkzio lerroetan gertatzen den benetako prozesuaren artean dagoen gap-a.
MC-SUITEk tresna aurreratuen belaunaldi berri bat garatu nahi du industriako prozesuen simulaziorako, horretarako datuen atzipenean, bibrazioen analisian, monitorizazioan eta azken produktuaren fabrikaziorako funtsezkoak diren alderdi fisikoetan aplikatzen den azken teknologia erabiliz.
Ekimenaren emaitzak funtsezko sektoretan baliozkotuko dira, esaterako aeronautikan, automobilgintzan eta neurri handiko piezen fabrikazio orokorraren sektorean.
DYNEXPERTS
IKUSI +Mekanizazio prozesuetan chaterra txikitzeko motelgailu auto-sintonizagarria
ECOFAB
IKUSI +Prozesu eko-efiziente berriak Euskadiko sektore estrategiko industrialentzat
EFIMEC
IKUSI +Makina eta prozesu efizienteak eskulangintzako prozesuetan ingurumeneko inpaktua minimizatzeko