ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

MAMIA

Adimen artifiziala duen funtzio askoko makina egokigarria

MAMIA

Fresatzeko/zulatzeko eta torneatzeko ohiko makina bat egokitu eta adimen artifizala txertatua duen funtzio askoko makina bat bihurtzea planteatzen da proiektu honetan, makinaren funtzionamendua eta eragiketa eta prozesu desberdinetara moldatzeko duen gaitasuna optimizatzeko. Txertatutako funtzio adimendun berrien bitartez, makinak engranajeak tailatu ditzake, eta artezketa lanak egin, makinaren eragiketa estandarrez gain (fresaketa/zulaketa eta torneaketa).

 

ERRONKA

• Makinaren sentsorizazioa bere egoera erabakitzeko eta bildutako datuen arabera lan funtzio espezifikoak egiteko.

• Artezketarako makina ziklo espezifikoen garapena.

• Algoritmo adimendunen garapena makinari prozesuan gerta daitezkeen aldaketekiko sentikortasuna emateko, ingurunera automatikoki moldatzeko gaitasuna eduki dezan.

 

EMAITZA

• Makina engranajeak artezteko eta tailatzeko lanetara egokitu dadin egin beharreko aldaketen definizioa.

• Makinan sentsore sarea diseinatzea adimen artifiziala eduki dezan.

• Artezketa ziklo espezifikoen garapena.

KIDEAK

Proiektuan IDEKO-k eta SORALUCE-k hartu dute parte.

ERAKUNDE FINANTZATZAILEA