Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.
Neurri handiko osagai estrukturaletako distortsioak ezabatzea
Aeronautikako merkatuetarako osagai estrukturalen fabrikazioak zailtasun ugari ditu. Garraio sistemetan karga ahalmenak maximizatzeko eta energiaren kontsumoa minimizatzeko dauden premiak direla eta, aeronautikaren sektorea behartuta dago propietate mekaniko handiak eta pisu espezifiko txikiak dituzten materialak erabiltzera. Era berdintsuan, osagai estruktural horien diseinuan lerdentasun handiko egitura nerbiodunak egitera jotzen da, osagai horien fabrikazioan abiapuntu den gai landugabearen materialaren %90-95 artean kenduta. Kontuan hartuta material horien landugabeek prozesatu aurretik duten egoera tentsional aldakorra eta osagai horiek diseinuan izan ohi duten asimetria, mekanizazio prozesuen ondoren piezan distortsioak agertzen dira arazo handia eraginda; izan ere, distortsio horiek produktibitatea eta kostuen optimizazioa mugatzen dute mota horretako osagaien fabrikazioan.
Arazo horri industrian aplikagarria izango den erantzun bat emateko asmoz, IK4-IDEKO lanean aritu da hainbat puntu aurreikusten dituen soluzio bat garatzeko:
•Produkzio instalazioetako landugabeen egoera tentsionalaren ezaugarritzeko metodologia erraz bat.
•Osagaiei eustea ez ezik landugabeen egoera tentsionala modu kontrolatuan aldatzen uzten duen tresneria.
•Mekanizatu beharreko osagaien azken distortsioa kalkulatzeko eredu bat, osagaien egoera tentsionalaren eta geometriaren arabera.
ECOFAB
IKUSI +Prozesu eko-efiziente berriak Euskadiko sektore estrategiko industrialentzat
EFIMEC
IKUSI +Makina eta prozesu efizienteak eskulangintzako prozesuetan ingurumeneko inpaktua minimizatzeko