Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.
Moteltze gaitasun handia duen zurruntasun handiko material berria
Europako industriaren lehiakortasunerako estrategikoak diren sektoreetan, esaterako aeroespazialean, automobilgintzan eta makina-erremintarenean, material aurreratuen erabilera mugatuta dago ekonomikoki efizienteak den eta ingurumenean arrastorik uzten ez duen prozesurik ez dagoelako nanoosagai eskalagarriak fabrikatzeko. Testuinguru honetan, Europar Batasunak Hippocamp proiektua bultzatu du, nanoosagaien ekoizpen industrialerako prozesu berritzailea garatzeko helburuarekin. Nanoosagai horiek bibrazioak moteldu lituzkete eta sektore horietan erabilitako pieza estrukturalak indartu eta beraien propietate funtzionalak hobetuko lituzkete.
ORRIRA JOANElgoibarko zentroak bibrazioen kontrolari buruzko datuak ematen ditu, eta chatterraren arazoak konpontzen, frekuentzia naturalen kalkuluan, mekanizazio egonkorrean, informazio sentsorialaren prozesamenduan eta osagaiek material nanokonposatua gehitu ondoren duten portaera dinamikoaren analisian dihardu.
Gainera, emaitzen ustiapenekin eta hedapenarekin lotura duten lan sorta ere gidatzen du.
FOCUS
IKUSI +Negozio eredu berrien azterketa eta bideragarritasunean lagunduko duen metodologia
DYNEXPERTS
IKUSI +Mekanizazio prozesuetan chaterra txikitzeko motelgailu auto-sintonizagarria
ATHENEA
IKUSI +Datu bolumen handiak atzitzeko eta tratatzeko plataforma integrala garatzea erabaki estrategikoak hartzen laguntzeko