Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.
Teknologia digitalak 4.0 fabrikazioa galdaketa industriara eramateko
GALDA 4.0 proiektuaren asmoa da fabrikazio aurreratuko paradigma berri bat bilatzeko lanetan aurrera egitea, pieza metalikoen galdaketarako erabili ohi diren hareazko moldeen fabrikaziorako.
Galdaketa bidez pieza metalikoak fabrikatzen dituzten industriek hareaz egindako moldeak erabili behar dituzte. Molde horien fabrikaziorako, gaur egun egurrezko eta poliestirenozko tarteko modeloak erabiltzen dira, eta modelo horiek oso garestiak dira eta, gainera, hondakinak eta gas kutsakorren igorpenak eragiten dituzte.
Egurrezko eta poliestirenozko tarteko modeloak erabiltzea behar ez duen fabrikazio prozesu baten bila aurrera egiteko, GALDA 4.0 proiektuko arduradunek 4.0 fabrikazioaren kontzeptuak pieza metaliko ez-seriatuen galdaketan diharduten enpresetan sartzen utziko duen teknologia kate bat garatzeko erronkari egin behar diote aurre.
Hori lortzeko, aurretik trinkotutako hareazko bloke bat mekanizatuta eraikiko dira moldeak.
Soluzioa robot bat erabiliz garatuko da, eta robotak CNC programak eta hareak mekanizatzeko tresna bereziak, erabat urrakorrak, erabiliko ditu. Robota arduratuko da hare trinkotuzko bloke bat mekanizatuta moldea egiteaz.
Proiektuarekin hainbat emaitza bilatzen dira, esaterako, prozesuan ematen den denbora murriztea, kostu ekonomikoak txikitzea eta materialen kontsumoa jaistea. Hondakin gutxiago sortaraztea eta kalitate handiagoko piezak ekoiztea ere bilatzen da. Proiektuak dakarren beste abantaila bat da moldea aurretiaz egiaztatzeko aukera dagoela, galda akastunen arriskua murrizteko.