Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.
Prozesu eko-efiziente berriak Euskadiko sektore estrategiko industrialentzat
ETORGAI Eusko Jaurlaritza, 2012-2014 Europako ingurumen legeria eta gizarteak kontzientzia handiagoa edukitzea gizarteko agenteak bultzatzen ari dira gizartea iraunkorragoaren alde egitera, eta horretan industriak zeregin garrantzitsua dauka. Enpresek eta, oro har, euskal gizarteak iraunkortasunarekiko konpromiso hori bermatzen dute, eta Eusko Jaurlaritzak apustu sendoa egiten du horren alde, EcoEuskadi 2020 estrategian egituratuta. Euskal ekonomia lehiakorra da eta industri ekoizpenean oinarritzen da, sektore hori izanik Euskal Herriko BPGd-aren %30aren eragilea. BPGd-aren %13ª, ordea, metalaren sektoreari dagokio, non pisu nagusia galdaketa, forja eta estanpazio eta mekanizazioaren sektoreari dagokion. Sektore horiek ez dute baliabide askorik behar eta hondakin eta igorpen ugari sortarazten dute; beraz, oso enpresa sentikorrak dira ingurumeneko araudi berriekin, eta aldi berean haien errentagarritasuna kaltetuta gertatzen da.
ECOFAB proiektuaren helburua da Euskadiko metalurgia sektoreko enpresak enpresa eko-eraginkor gisa kokatzea. Horretarako, fundizio, forjaketa eta mekanizazio industrien ingurumen eta produkzioko beharrizanetara egokituko diren erreminta, metodo, ekipo eta prozesuak sortuko dira. Proiektua 4 jardute ardatzetan banatzen da: (1) modelizazio eko-eraginkorra eta prozesuen jasangarritasuna, (2) prozesuen parametroen monitorizazioa, (3) produkzio bitartekoen eko-diseinua eta (4) eraginkortasuna eta energia aurreztea.
EFIMEC
IKUSI +Makina eta prozesu efizienteak eskulangintzako prozesuetan ingurumeneko inpaktua minimizatzeko