Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.
Estrategia Berritzaileak Fabrikazio Sistemak Berritzeko eta Konpontzeko.
Makina-erremintak balio erantsi handiko osagaiak fabrikatzeko erabiltzen dira, beraz, etorkizuneko ekoizpen lantegien funtsezko zatia dira. Ekoizpen sistemek lanik egin gabe ematen dituzten denborak murriztea eta produktuen errendimendua eta bizitza zikloa handitzea dira, beraz, funtsezko faktoreak etorkizuneko lantegien errentagarritasuna eta iraunkortasuna handitzeko. Horizon 2020 programaren baitan kokatzen da proiektua.
ORRIRA JOANProiektuaren helburua da esparru integratu berri bat garatzea makina-erremintei beren bizitza ziklo osoan mantentze lanak eta berritze lanak egiteko eta erabilera berriak emateko.
Testuinguru horretan, IK4-IDEKOren ekarpen nagusia da makinen sentsorizazioari eta datuen eskuratzeari lotutakoa da, ondoren datuak prozesatzeko eta makinaren osagai estrategikoei geratzen zaien bizitza denbora kalkulatzeko. Errealitate birtualeko teknologien garapenean eta integrazioan ere parte hartzen du, makinaren bizitza zikloaren amaieran aplikatzeko, makina berritzea eta bere bizitza baliagarria luzatzea errazago izan dadin.
Metodo eta teknologia berrien garapena, esaterako errealitate areagotuko aplikazioak, errealitate birtualekoak, makina monitorizaziorako sistemak. Hainbat eredu lantzen dira, ekoizpen sistemen bizitza zikloa ahalik eta gehien handitzeko helburuarekin.
FOCUS
IKUSI +Negozio eredu berrien azterketa eta bideragarritasunean lagunduko duen metodologia
DYNEXPERTS
IKUSI +Mekanizazio prozesuetan chaterra txikitzeko motelgailu auto-sintonizagarria
ATHENEA
IKUSI +Datu bolumen handiak atzitzeko eta tratatzeko plataforma integrala garatzea erabaki estrategikoak hartzen laguntzeko
ECOFAB
IKUSI +Prozesu eko-efiziente berriak Euskadiko sektore estrategiko industrialentzat
EFIMEC
IKUSI +Makina eta prozesu efizienteak eskulangintzako prozesuetan ingurumeneko inpaktua minimizatzeko