Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.
Panelatzeko makina adimendunen belaunaldi berria
Panelatze lanen merkatua produktu desberdinen aukera zabal baten serie laburren fabrikaziora bideratuta dago, eta horrek prozesua prest jartzeko arrapala garrantzitsua dakar berarekin lehen pieza ona lortu arte. Horrez gain, materialaren portaera mekanikoak eta makinaren portaera termo-mekanikoak eraginda ekoizpen serie batean agertzen diren desbiderapenek akastunak agertzea dakarte, nahiz eta aurretik prozesua prest jarrita eduki. Puntu horiek egiten dute osagaien fabrikatzaileak kostu gehigarriak eta desbiderapenak edukitzea ekoizpenaren planifikazioan eta bere lehiakortasuna txikiagoa izatea.
Testuinguru honetan, nahi den pieza kalitatea emango digun panelatze prozesua sortzeko beharrezkoa den adimena duen panelatzeko makina sartzea da, dudarik gabe, makina-erreminten sektorearen barruan posizionamendu ona lortzeko funtsezko arma. Bukaerako piezaren kalitatea ziurtatu ahal izateak prozesuaren definizioari, prest jartzeko arrapalari eta fabrikazioan agertzen diren akatsei lotutako kostuak murrizten eta serie guztien fabrikazio denbora ziurtatzen utziko die osagaien fabrikatzaileei. Puntu horiek ez ezik, pieza akastunak kentzeak beste onurak batzuk ekarriko ditu berarekin, piezen fabrikazioan erabilitako materialaren, energiaren eta eskulanaren gastuei lotuta.
Proiektu honek panelatzeko makina adimendunen belaunaldi berri bat garatzea planteatzen du, bukaerako piezaren kalitatea ziurtatu ahal izateko. Bere funtzionamendurako, makinaren kontrolak makinaren eta prozesuaren egoera errealari buruzko informazioa aterako du denbora errealeko monitorizazio sistema baten bitartez. Monitorizazio sistema horren bitartez lortutako informazioa erabiliko du makinaren eta prozesuaren portaerari buruzko ezagutzetan oinarritutako kalkulu eredu sendoak elikatzeko, panelatze prozesua zuzentzeko egin beharreko ekintzak automatizatzeko. Panelatze ereduen eta monitorizazioaren emaitzak panelatze prozesua aldatzeko ekintzak definitzeko erabiliko dira, sistema adimendun baten bitartez erabakiko baitira ekintza horiek. Horrela, gainera, piezen fabrikazio automatikoa ziurtatuko da, itxitura sistemen eta aparteko xurgapen premiarik gabe.
Panelatzeko makina adimendunen gama berri bat garatuko da, zeinak monitorizazio, modelatze eta erabakiak hartzeko elementuak sartuta fabrikatutako piezen kalitatea bermatzea ahalbidetuko duen. Eragingailu hidrauliko optimizatu berri bat edukiko du, panelatze prozesuetan doitasuna hobetzeko.
Panelatzeko makina adimendunen gama berrian sartuko diren sistemei esker tolestaketaren ibilbideak zuzendu ahal izango dira, eta material eta fabrikatu beharreko pieza bakoitzerako prozesu egoki bat definitu, piezen kalitatea bermatzeko.