ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

DIMMER

Pieza estragogorrak artezteko makinen familia berria. Harri super urratzaileak diamantatzeko sistemak

DIMMER

Material estragogorrak artezteko diamantezko harriak erabili behar dira, batez ere erretxina aglomeratzailezkoak. Harri mota hauen erabilera are mugatuagoa izatea da diamantatze lanak makinan egiteko zailtasuna (jauzia ezabatzea, profilaketa eta harriak berpiztea). Gaur egun lan horiek makinatik kanpo egiten dira, edo makinan baina kostu handiko eta errendimendu txikiko gailuen bitartez.

Proiektu honen helburu nagusia da pieza estragogorrak artezteko prozesu osoa eta makinako diamantatze lana eraginkorra izatea ahalbidetuko duten diamantatze prozesu berriak hautatzea, optimizatzea eta industrializatzea.

 

ERRONKA

Proiektuaren lehen erronka da pieza estalien artezketa osoa makinan egitea ahalbidetuko duten soluzioak aurkitzea, profila moldatzeko edo jauzia ezabatzeko harria makinatik kanpo eraman behar ez izateko. Mekanizazio prozesu osoa artezteko makinan.

Diamantatze lanerako behar den denbora, diamantatze lana bera eta diamantatzeko gailua martxan jartzeko edo lerrokatzeko lanak ere sartuta, ez da handia izan behar, 10-15 minutu inguru izan behar da. Diamantatze prozesuak kalitatezko piezak lortzen dituen harri gainazal bat lortzeko ez ezik diamantatze batetik beste batera arteko denbora egungo prozesuekin lortzen dena baino hobea izateko era balio behar du. Horrez gain, diamantatzeko gailuan higatu egiten diren elementuen bizitza baliagarria ekonomikoki lehiakorra izan behar da.

Lortu beharreko piezaren zehaztapenen lorpena. Zehaztapen dimentsionalak, formarenak, akaberarenak eta gainazalaren osotasuna bete behar dira, bai eta erredurarik eta pitzadurarik edo akats bisualik ez egotea ere.

Makinan erraz integratzen den diamantatze sistema. Bukatzeko, diamantatze prozesu eta gailu berriek ezin dute egungo fabrikazio metodoren ingurumenean duten inpaktua areagotu.

 

EMAITZA

Hauek dira proiektuaren berrikuntza nagusiak:

• Jauzia kentzeko eta erretxinazko diamante harriak makinan profilatzeko teknologia berria, material bereziz egindako PINetan eta ezarritako helburu guztiak betetzen dituzten diamantatze programa espezifiko berrietan oinarrituta.

• Ultrasoinuz lagundutako diamantatze teknologia bat balidatzea eta makinan integratzea.

• Harrien monitorizaziorako eta mapeatze topografikorako sistema bat diamantatze eragiketetan balidatzea, sentsore akustikoetan oinarrituta.

KIDEAK

Proiektuan IDEKO-k eta DANOBAT-ek hartu dute parte.

ERAKUNDE FINANTZATZAILEA