ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

CONAN

Ikuskatze Adimentsua Zero Akatseko fabrikaziorako -ZDM-

CONAN

CONAN proiektuak erronka honi aurre egiten dio: kalitate optimoko osagaiak ekoiztea, nazioarteko merkatuetan lehiatu ahal izateko kalitate bikainak dituztenak.

CONAN proiektuak fabrikazio prozesuak hobetu eta optimizatzeko erronkari aurre egiten dio, horretarako, proiektua bi mailatan aritzen da. Alde batetik, fabrikazioko prozesu gakoak optimizatzea simulazio aurreratuko ereduak inplementatuz. Bestetik, ikuskatzeko sistema digitalak inplementatzea piezetako akatsak aurrez detektatzeko.

Maila biak bat egiten dute zero akatseko fabrikazio integratuko soluzio batean, euskal manufaktura-industriaren errealitatea islatzen duten 5 kasu industrialetan aplikatzen dena.

 

ERRONKA

Zero Akatsen Fabrikazioaren helburua edo ZDM (Zero Defect Manufacturing), produkzioan bikaintasuna lortzeko erreminta aurreratuak eta balio erantsiko soluzioak hedatzea da.

Proiektuak, kalitate kontrol integratuaren soluzio berri bat diseinatzeko misioa dauka, efikazioa handitzea eta fabrikazio prozesuen lehiakortasuna hobetzea ahalbidetuko duena piezen azken kalitatea hobetuz.

 

EMAITZA

IK4-IDEKOk fabrikazio aurreratuan duen ezagutza eta esperientzia eskainiko du.

Lehenik eta behin, plantan aplikagarriak diren mekanizatuko ereduen garapenean lan egingo da, eta ekoizpen prozesuei adimena eskainiko die. Ekintza hau soluzioaren 1. mailakoa da.

Ondoren, IK4-IDEKOk ikuskapen sistemak garatuko ditu, ultrasoinuenak eta korronte induzituenak, akatsak modu automatikoan eta digitalean antzeman ahal izateko. Emaitza moduan soluzioaren bigarren maila lortuko da.

Maila biak daude konektatuta eta CONAN soluzio integratua osatzen dute.

KIDEAK

Proiektuak 10 entitate eta enpresen laguntza jaso du.

ERAKUNDE FINANTZATZAILEA