Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.
Makina eta fabrika konektatuak Smart zerbitzuetarako
Industriako fabrikazio inguruneetan teknologia digitalak sartuta, datuak dira orain lehengai berria. Makinetatik eta ekoizpen prozesuetatik jasotako informazioari esker lantegi adimendunak eraikitzen aurrera jarraitu dezakegu, eta zerbitzu berriak ematen eta negozio eredu berriak sortzen ere bai, enpersen ehunaren lehiakortasuna areagotu ahal izateko.
Eszenatoki honetan garatzen ari da COMA proiektua; proiektuak IK4-IDEKO zentro teknologikoaren partaidetzarekin ohiko ekoizpen sistemak eraldatu nahi ditu eta ingurune digital bihurtu, non ekipoak lainora konektatuta egongo baitira.
Zehazki, COMAk 1,7 milioi euroko aurrekontua dauka eta Gauzen Internetaren soluzioak garatzen eta benetako fabrikazio testuinguruetan zabaltzen arituko da batik bat, datuetan oinarritutako arkitektura bat sortzeko, lau zutaberen bitartez: Osagai adimendunak, makina adimendunak, lantegi adimendunak eta zerbitzu adimendunak.
DITAS
IKUSI +Soluzio adimendunak datuetan oinarritutako aplikazioen garapena optimizatzeko
PRODUCTIVE 4.0
IKUSI +Elektronika eta IKTak industria digitalaren erraztaile modura eta produktuaren bizi-ziklo osoa estaltzen duen hornikuntza-katearen kudeaketa optimizatua
OPTIMISED
IKUSI +Lantokian erabaki azkar eta fidagarriak hartzeko simulazio eta monitorizazioa denbora errealean