ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

CLADPLUS

Laserrezko plakatze bidez osagaiak fabrikatu eta konpontzeko sistema aurreratuak

CLADPLUS

Gehikuntzako Fabrikazioa materiala gehitzeko laser teknologien erabileran oinarritzen da, eta sektore batzuen produkzio prozesuei onura ugari dakarkie, esaterako tren sektorean, aeronautikan, petrokimikan edo automobilgintzan. Halere, prozesua garatzeak daukan kostua eta prestakuntza handiko langileen premia handia egotea oztopoak dira industrian sartzeko. Gaur egun, laserrezko plakeatzeak aldaketa txikietara jo dezake, eta aldaketa horiek piezen funtzionamendurako kaltegarriak diren akats mikroestrukturalak eragin ditzakete. Gainera, prozesua garatzeko kostua handia da osagai mota bakoitzerako modu berezian egitea eskatzen duelako eta prestakuntza handia duten langileak egon behar direlako.

 

ERRONKA

Proiektuaren helburua da kontrol mekanismoak garatzea laserrezko plakeatzearen fidagarritasuna bermatu ahal izateko, plakeatze mota hori baita hainbat arlotan erabiltzen diren piezak material gehikuntzaz fabrikatu eta konpontzeko teknika bat. Esaterako, osagaiak eraberritzeko, korrosioaren eta higaduraren aurka erresistenteak diren estaldurak sortzeko eta prototipoak egiteko erabiltzen da teknika hori.

Proiektua, funtsean, propietate mekaniko ugariko aplikazioez ari da, korrosio kimikoarekiko sentikorrak diren eta tenperatura handietan egiten diren lanetan, esaterako aeronautikaren sektorerako alabeen konponketaz, petrokimikaren sektorerako balbulen estalduraz eta ardatzen konponketaz edo beira injektatzeko moldeen konponketaz.

 

EMAITZA

Laserrezko plakeatze sistemen fidagarritasun industriala bermatzeko beharrezkoak diren osagaiak eta sistemak garatzea. Horretarako hau egingo da:

-Analisi geometrikorako mekanismo bat diseinatu eta garatzea, laserrezko plakeatze prozesuaren ibilbideak definitzeko ikuspen sistema baten bidez.
-Kontrol sistema itxi bat garatu eta ezartzea, prozesua monitorizatzeko proba esperimentalak gauzatzean.
-Prozesu seinaleen aldaketak eta aldaketa geometrikoak analizatzea, prozesua gidatzen duten arauak definitzeko helburuarekin.

Elgoibarko zentroa, gainerako agente teknologikoekin batera, plakeatze prozesuaren proba esperimentalez arduratzen da, bai eta saiakuntzen ondorengo ezaugarritzeaz ere.

Monitorizazioan lortutako datuak elkarrekin erlazionatzea eta prozesua erabilitako parametroen arabera ezaugarritzea ere gidatzen ditu berak, eta laserrezko plakeatzea benetako osagaietan probatzeko esperimentuetan parte hartzen du.

Danobat, berriz, turbina aeronautikoen alabeekin zerikusia duten lanez arduratuko da nagusiki; Soraluce, ordea, petrokimikan erabiltzeko diren balbulen barrualdeen estalduraz; eta Unilaser, azkenik, ardatzak konpontzeaz eta beira injektatzeko moldeak eraberritzeaz.

KIDEAK

Proiektuak 4 entitateen laguntza jaso du

ERAKUNDE FINANTZATZAILEA

PROIEKTU ERLAZIONATUAK

METALMORPHOSIS

IKUSI +

Automobilgintza sektorerako metal eta konpositez osatutako produktu hibrido berrien garapena

Gehiago ikusi