Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.
Sistema ziberfisikoak energiaren industriaren efizientzia hobetzeko
Fabrikazio sistemetan, ekipoetan eta inguruneetan teknologia digitalak sartzeak industrian eragin duen laugarren iraultzari esker, espazio fisikoen eta digitalen arteko oztopoak lausotu daitezke eta ekoizpen prozesua eta balio katea sarean lotzea lortzen da.
Estatuak finantzatu du ekimena, bai eta Europak ere, RETOS-colaboracion programaren 2016ko edizioaren barruan, “Energia segurua, efizientea eta garbia” izeneko R3 eremu estrategikoaren baitan.
Ikerketa zentroa motelgailu bat garatzen ari da makinen ebaketa ahalmena handitzeko, eta prestazio handiak dituen denbora errealeko kontrolagailu bat izango da motelgailuaren burmuina. Motelgailu horrekin mekanizazio prozesuetan agertu daitezkeen arazoak ezabatu ahal izango dira, hala nola chatterra; izan ere, ahalmen handia dauka prozesuaren fase guztiak eta makinaren egoera lainoan monitorizatzeko.
Horrela, etengabeko diagnostikoa egin ahal izango da piezaren gainazalaren kalitatearen gainean, mekanizazio prozesu osoaren analisi estatistikoaz gain. Diagnostiko horrek balio erantsi handia emango dio energiaren sektoreari, fabrikazio prozesuari lotutako gastuak murrizten direlako –orain arte kostu handiko diseinu soluzioak eskaintzen ziren– eta aplikazio hau makina-erreminta lokaletan erabili ahal izango delako.
Ekimenak gailu mekatroniko hau eta IKTen erabilera konbinatzen ditu, eta, aldi berean, jauzi handia da metalaren eta mekanikaren industriaren eta balio estrategiko handia duten beste industria batzuen lehiakortasunari dagokionez.
DYNEXPERTS
IKUSI +Mekanizazio prozesuetan chaterra txikitzeko motelgailu auto-sintonizagarria