ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

GRINDBOT

Pieza metaliko konplexuak lixatzeko soluzio robotiko aurreratua

GRINDBOT

Sektore aeroespazialerako, eolikorako, nuklearrerako, automobilgintzarako eta ontzigintzarako pieza metalikoak fabrikatzeko, kurbadura adierazgarriak, material-kentze handia eta tolerantzia zorrotzak dituzten gainazal konplexu batzuen akabera-prozesuak behar dira. Merkatu-potentzial handia dago jarduera hori automatizatzen lagun dezaketen sistementzat; izan ere, horrelako piezetan oraindik ez da lortu kalitatezko gainazal-akaberako prozesurik.

 

ERRONKA

GRINDBOT proiektuaren helburu nagusia soluzio robotiko oso eta berria garatzea da, pieza metaliko konplexuen gainazal-akabera automatizatzeko. Soluzioak zelula robotiko bat izango du, prozesuaren kontrola denbora errealean integratuko duena, gainazalaren kalitatea bermatzeko. Gainera, software osagarri bat izango du, prozesuaren simulazio zehatza egiteko eta ibilbidea optimizatzeko, konfigurazio-denbora gutxitzeko eta malgutasuna handitzeko. Prototipo bat fabrikatuko da ingurune egokian sistema balioztatzeko.

Proiektu honen erronka nagusia sistema robotiko bat duen pieza metaliko konplexu baten lixatze zehatz eta arrakastatsua egitea da. Metalezko piezak fabrikatzeko industriaren beharrak ere ebatziko dira:

- Lixatzea bezalako lan aspergarri eta errepikakorra sistema robotiko batera transferituko da.
- Pieza berri bakoitzaren programazio-denbora minimizatuko da.
- Instalazio-kostuak murriztuko dira.
- Prozesua automatizatuko da lehiakortasun handiagoa lortzeko.
- Ekoizpena hobetuko da robotaren eta prozesuaren datuak bilduz eta aztertuz.

 

EMAITZA

Partzuergoak pieza metaliko konplexuak zehatz lixatzeko soluzio robotizatu bat garatu eta balioztatuko du, honako hauek barne hartzen dituena:

1) Gainazaleko lixatze-prozesu guztiz kontrolatua egiten duen sistema robotikoa, materiala kentzeari eta azken piezaren lodiera egiaztatzeari dagokionez, akatsik ez egiteko.

2) Lixatze-prozesua simulatzeko softwarea, lixatze-ibilbideak automatikoki sortuz eta optimizatuz, prestakuntza-denbora minimizatzeko, robotaren errendimendua maximizatuz.

GRINDBOT soluzioak produktibitate handiagoa eskainiko du, talkarik gabeko erreminten aldaketa automatikoarekin, robotaren etengabeko monitorizazioarekin eta produkzioaren trazabilitaterako prozesuarekin, ekoizpena hobetzeko analisi-aukera gehiago eskainiz.

KIDEAK

GRINDBOT proiektuak IDEKO, ALDAKIN, MODULEWORKS eta AIXPATH enpresen parte-hartzea du.

ERAKUNDE FINANTZATZAILEA

PROIEKTU ERLAZIONATUAK

COROMA

IKUSI +

Kognitiboki hobetutako robotak metalezko piezak eta material konposatuak era malguan fabrikatzeko

Gehiago ikusi