ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

ACCUBASK

Doitasun-ingeniaritzako eta metrologia aurreratuko soluzio teknologiko berriak prozesu jasangarri eta akatsik gabeko ekoizpen-sistemetarako

ACCUBASK

Fabrikazio sektorean, doitasuna funtsezkoa da azken produktuen kalitatea bermatzeko. Hala ere, egungo ekoizpen-sistemek erronkak dituzte metrologia-laborategi kontrolatuetatik kanpoko ingurune industrial zorrotzetan doitasuna mantentzeko.

Gainera, industria prozesu adimendun, eraginkor eta jasangarriagoetara bideratzen ari da, eta horrek metrologia, zehaztasun geometrikoaren kontrola eta datuen prozesamendua hobetzeko irtenbide berriak eskatzen ditu. Testuinguru honetan, IDEKOk ACCUBASK proiektua garatzen du, doitasun-ingeniaritzan teknologia berriak sortzeko eta makinak eta ekoizpen-sistemak errendimendu handiagoko mailara eramateko.

 

ERRONKA

ACCUBASK proiektuak hiru erronka teknologiko nagusi jorratzen ditu, fabrikazio-prozesuen fidagarritasuna eta doitasuna hobetzeko:

- Piezaren metrologia: Metrologia industrialerako soluzio aurreratuak garatzea, ekoizpen-ingurune zorrotzetan aplikatzeko, neurketen ziurgabetasuna kontrolatuta bermatuz.

- Fabrikazio-sistemen zehaztasun geometrikoa: Makinen eta ekoizpen-sistemen doitasun geometrikoa optimizatzea, kalitate-estandar altuenak betetzeko.

- Prozesamendu adimenduna eta arduratsua: Oinarri fisikoko ereduak adimen artifizialarekin uztartzen dituzten metodo hibridoak garatzea, analisia eta erabakiak hartzea hobetzeko.

 

EMAITZA

ACCUBASK proiektuak honako emaitzak lortzea ahalbidetuko du:

- Doitasun handiagoa eta fidagarritasun handiagoko makinak eta ekoizpen-sistemak, ingurune industrial errealean errendimendua optimizatuz.

- Fabrikazio-prozesu adimendunagoak, eraginkorragoak eta jasangarriagoak, akatsak minimizatuz eta baliabideen erabilera optimizatuz.

- Metrologia eta doitasun-kontrolerako teknologia aurreratuak inplementatzea, ikuskapen-prozesuak hobetuz eta erroreak murriztuz.

- Doitasun handiko fabrikazio-estandar berri bat ezartzea, sektorea berrikuntza teknologikoaren abangoardian kokatuz.

KIDEAK

Eusko Jaurlaritzak (SPRI Taldea) eta Europar Batasunak kofinantzatu dute ACCUBASK proiektua, 2021-2027 Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez (FEDER). Hauek dira ACCUBASK proiektuan parte hartzen duten 18 erakundeak:

ERAKUNDE FINANTZATZAILEA