Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.
Gure lankidetza eredua malgua da , eta bezero mota guztietara moldatzen da: Zerbitzu teknologikoak une jakin batean ematetik I+G alorreko urte askotako planak ezartzeraino.
IDEKOk garapen eredu propioa dauka Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako, eta horrek, intentsitate maila desberdinetan oinarrituta, enpresa bezeroaren lehiakortasuna hobetzea du helburu, bereizgarri teknologikoa handituz. Horretarako, eginkizuna bikoitz bat betetzen du: alde batetik, IDEKOren ikerketa ildoen helburuak bezeroaren beharrekin bat egitea, eta, bestetik, I+G-ko proiektuen emaitzen transferentzia bultzatzea, merkatuan balio bihurtuz.
Eredu horren bertsioei esker soluzio malguak eman ditzakegu, bezeroen premietara egokitutako soluzioak alegia, lankidetzan intentsitate maila desberdinekin. Bezeroen eskaeretara modu egokian erantzutea eta erantzun hori eskakizun horien neurriko izatea dira, dudarik gabe, gure arrakastaren gakoetako bat.
Hau da bezeroekin egiten ditugun elkarlanetatik lehen mailakoa eta oinarrizkoena.
Une jakinetarako zerbitzua da, azkarra eta eraginkorra. Esaterako, bibrazioen arazoak konpontzeko eta analisi modalak, FEM kalkuluak edo simulazioak egiteko edo neurketa, ikuskapen eta egiaztapen zerbitzu aurreratuak emateko balio du.
IDEKOn badakigu moldatzen eta gure bezeroen eskakizunetara erantzuten. Zerbitzu azkarrak eta malguak eskaintzen ditugu, gure bezeroen unean uneko premiei erantzuteko, batzuetan urgentziazkoak baitira.
Bigarren lankidetza mailan, bezeroaren neurrirako I+G proiektuak planteatzen dira; proiektu horiekin asmoa da bezeroei laguntzea IDEKOk egiten dituen ikerketen emaitza diren teknologia berriak beraien produktu eta prozesuetan txertatzen, transferentzia proiektuez baliatuta.
Proiektu indibidualak dira eta ondo mugatutako denbora tarte baterako, bezeroaren premia bati erantzuteko baitira. Besteak beste, honelako premiei erantzuteko: azterketa teknologikoak eta merkatukoa; produktuak eta teknologiak berritzeko eta garatzeko planak; osagaiak eta makinak osorik diseinatzekoak; egituren portaera dinamikoa eta termikoa analizatzeko; ekodiseinua eta iraunkortasuna; ekoizpen lerroen ereduak egitea eta kudeatzea; mekanizazio prozesuetako parametroak eta erremintak berrikustea eta aukeratzea; ekoizpen prozesuen hobekuntza; eta prototipoak baliozkotu, fabrikatu eta prest jartzea.
IDEKOn soluzio teknologiko bereizleak ematen dizkiegu enpresei beraien lehiakortasuna hobe dezaten.
Lankidetza mailarik handiena da. Proiektu bat baino gehiago da. Funtsean, helburua da elkarlanerako planak batera ezartzea, urte bat baino gehiagorako.
Harreman nota horrekin, I+G+Bko planak batera diseinatu ditzakegu, eta, hori eginda, ahalik eta gehien uztartu ditzakegu Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako jarduerak gure bezeroen egungo eta etorkizuneko premiekin.
Hitz batean, gure bezeroei laguntza ematen diegu beraien enpresek behar duten berrikuntza plana zehazteko eta gauzatzeko, emaitzak lortzeko konpromisoa hartuta, ikerketaren lehen faseetatik ikerketaren emaitzak merkaturako berrikuntzetan inplementatu arte.
IDEKOn bezeroekin harreman iraunkorrak ezartzearen alde egiten dugu.