Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.
Akatsak antzematea trenbideetako ardatz trepanatuetan beraien balio-bizitzan zehar
Ardatza indar ziklikoen mende dago, eta horrek arrakalak sortu ditzake nekearen ondorioz. Arrakala horiek dimentsio kritiko batera iristen direnean haustura katastrofiko bat sortzen dute ardatzean, eta hori istripu bilakatzen da. Beraz, trenbideetako ardatzak akatsen bila aztertzea ezinbesteko lana da funtzionamendu egokia ziurtatzeko.
Azterketa ultrasoinuen bitartez egitea ardatzaren barruko aldetik
Ardatz bat tren batean muntatuta dagoenean, tren-burua da irisgarritasun onena eskaintzen duen zonaldea. Normalean, tren-burura sartzeko koipe-kutxa bakarrik kendu behar da. Behin tren-burura sartu gaitezkeelarik, ardatzaren luzeran zehar akatsak antzemateko zulo trepanatua da aukerarik onena.
Eskuzko eragingailu bat diseinatu da, azterketa trepanatutako zuloaren barrutik ultrasoinuen bidez egiten duena
Eskuzko gailuak zulo osoan zehar mugitzen da bi edo hiru ultrasoinu transduktore dauzka, eta aukera ematen du transduktoreen posizioa uneoro jakiteko. Era berean, gailuak aurre-karga sistema bat dakar, kontaktu on bat mantentzen duena ultrasoinu-transduktoreen eta ardatzaren artean. Horrela, azterketa-gailuak emaitza fidagarriak lortzea ahalbidetzen du.