Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.
Sortzen diren txirbilek edo hautsak langileengan izan dezaketen inpaktua ahalik eta txikiena izan dadila lortzeko
Konpositeen erabilerak gora egin du nabarmen munduan hainbat industria sektoretan, esaterako aeronautikan, sektore eolikoa eta garraioaren sektorean, batez ere. Hori dela eta, Europar Batzordeak ASPIRATE proiektua finantzatzea erabaki zuen langilearen osasunerako oso arriskutsuak izan daitezkeen mekanizazio lanetan, esaterako material konposatu batzuen mekanizazio prozesuetan, sortzen diren txirbilek edo hautsak langileengan izan dezaketen inpaktua ahalik eta txikiena izan dadila lortzeko.
CFRP eta GFRP materialen mekanizaziorako teknologia berritzaile bat garatzea
ASPIRATE proiektuaren helburu nagusia da CFRP eta GFRP materialen mekanizaziorako teknologia berritzaile bat garatzea, mekanizazio lanetan sortzen diren txirbilak eta hauts partikulak kanporatuta, mekanizazio sistemaren bitartez (ebaketa tresna, erreminta etxea, makinaren ardatza), gaur egun horretarako makinaren kanpoan jartzen diren gailu guztiak eta erabiltzen diren xurgapen ponpak erabili gabe.
Lan gune garbiagoak eta seguruagoak
Proiektuaren emaitza gisa, honako berrikuntza hauek azpimarratu ditzakegu:
1) GFRP/CFRP materialen mekanizaziorako prozesu berri bat.
2) Barruko txirbilak ateratzeko tresnak aldatu dira eta zehaztu egin dira zer ezaugarri eduki behar dituzten bai makinak bai makinaren ekipamenduek teknologia berri hori beraiei aplikatzeko.
3) PCD tresna horzdunak diseinatu, garatu eta probatu dira txirbilak ateratzeko, eta emaitza bikainak lortu dira bai makinaren eraginkortasunari dagokionez bai txirbilen xurgapenari dagokionez.
Prozesu berri honekin lortutako abantailak:
- Lan gune garbiagoak eta seguruagoak
- Pieza garbiak eta lehorrak, ez dira ondoren garbitu behar
- Hautsa eta txirbilaren prozesamendu erraza
- Euskarri estandarizatuekin bateragarriak, esaterako HSK
- Oso sistema erraza, aparteko ekipamendurik behar ez duelako
Aeronautikan, sektore eolikoa eta garraioaren sektorean.
Hala, MEKANIZAZIO ETA PRODUKZIO SISTEMAK ikerketa lerroa lanean aritu da prozesuaren malgutasuna hobetzeko eta mekanizazioa erabat garbia izateko, makinarekin lanean ari den langileak lan horrek bere osasunari egiten dizkion kalteak desagerrarazteko.