Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.
IDEKOn ezin dugu burutik kendu gure I+Gko jarduera emaitzetara bideratzea. Enpresa batek gure balio ekarpena negozio bilakatzen duenean soilik ematen dugu itxitzat I+D+i ziklo bat. Horregatik, saiatzen gara enpresak konpromisoa hartu dezan ikerketaren lehen fasetik hasita, horretarako ditugun elkarlan-eredu desberdinen bitartez. Jarraian erakusten dizkizugu arrakasta izan duten hainbat adibide, eta baita elkarlan horien emaitza ere.
IDEKOren jarduera proiektuen arabaera garatzen da. Kasu bakoitzak eskatzen duen espezializazio eta trebakuntza kontutan hartuta hautatzen diren diziplina anitzeko taldeek gure gestio-sistema integratuan jasotako kalitate estandareen arabera egiten dituzte zereginak.
Jarraian, adibide gisara, gainbegiratu bat aurkezten dugu, Zentro Teknologioan azken urteotan aurrera eramandako proiektu esanguratsuenen laburpen gisa.