ESKATU INFORMAZIOA

 
JARDUNALDIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

JARDUNALDIAK ETA KURTSOAK

ZERO AKATSEKO FABRIKAZIOKO GARAPENAK AURKEZTEKO EKITALDIA 2014 URRIAK 14

Lekua: Parque Tecnológico de Miramon. Paseo Mikeletegi 53

Data:14.10.2014
Ordua:9:00 - 17:00
Antolatua: IK4 eta TECNALIA 
Prezio:DohainDiptikoa deskargatu

 Ekitaldi honetan parte hartu nahi baduzu, bete izen emate inprimakia.

imagen zero defectos

IK4-IDEKOk eta TECNALIAk 4ZDM kluster europarra gidatzen dute, Philips eta NTNU Norvegiako Zientzia eta Teknologiako Unibertsitatearekin batera. Klusterrean8 herrialdetako 58 erakundek parte hartzen dute, lau proiektutan taldekatuta, zero akatseko fabrikazioaren paradigmara hurbiltzen lagunduko duten teknologien garapena lantzen.

Fabrikazio aurreratuak Europako herrialde nagusien ekonomian duen garrantzi estrategikoa ikusita, Europako Batzordeak lau erakunderi eskatu die kluster hau bultzatzeko honelako teknologiak garatzen jarraitzeko eta, batez ere, garapen horiek industria ehunera transferitu eta beraien eragina maximizatzeko.

IK4-IDEKOk eta TECNALIAk MIDEMMA eta Muprod gidatzen dituzte, klusterreko lau proiektu europarretako bi, non industria kasu bi horietako teknologiak garatu, egiaztatu eta baliozkotu diren, tartean Automobilgintzaren, Osasungintzaren, Makina Erremintaren edo Energiaren sektoreak daudelarik. Jardunaldi honek balio erantsi handiko fabrikazio prozesuak ditu, bukaerako sektoreetako hornikuntza kateko edozein puntutan presente direnak. Urriaren 14an izango da Miramongo Parke Teknologikoan.Jardunaldian bi proiektuen hainbat industria kasu eredu aurkeztuko dira, bai eta garatutako teknologiak ere, zero akatseko fabrikazio estrategia euskal industria sarera transferitzeko asmoarekin.

Agenda

Parque Tecnológico de Miramon
2014-10-14 / 2014-10-14
8H
09:00 - 17:00
Dohain
IK4 eta TECNALIA