ESKATU INFORMAZIOA

 
JARDUNALDIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

JARDUNALDIAK ETA KURTSOAK

IDEKOk WORKinn Talent Hub-en parte hartuko du, industria arloko talentuaren foroan.



+INDUSTRY-ren markoan antolatuta, AFM Cluster for Advanced Manufacturing eta Bilbao Exhibition Centre-k antolatutako Workinn Talent Hub, industria arloko enplegu azoka Bilbao Exhibition Centre-n (BEC) ospatuko da ekainaren 7tik 8ra. IDEKO ere bertan egongo da eta espazio propioa izango du. Bertan, informazioa emango dizugu gaur eguneko zentro teknologikoak eskaintzen dituen enplegu aukerakaz.

1 pabellioan, W04 standean kokatutako gunea bisitatzera gonbidatzen zaitugu eta bertan Nerea Otxoa, IDEKOko langileen kudeaketa arduradunarekin, elkarrizketa edo bilera egiteko hitzordua adostea. Bere eskutik, zure profilari eta esperientziari egokitzen zaizkion lan-eskaintzak ezagutzeko aukera izango duzu.

Lehenik eta behin, izena eman behar duzu zure sarrera lortzeko, eta gero gure standetik pasa, WORKinn zonan, 1. pabiloian, W04.

Pabellioan lehen aldiz kokatuta dagoen talentu espazio integral honetan, industri alorreko profesionalak beren lan-egoera hobetu nahi duten profesionalak edo aukera berriekiko interesa duten langabetuak dira WORKinnera gerturatu diren profil adierazgarrienetako batzuk.

WORKinn Talent Hub-ek Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babes berezia du.

BEC-Pab1 / W-04
2023-06-07
Presentziala
dohain
AFM Cluster for Advanced Manufacturing y Bilbao Exhibition Centre
Gaztelania