ESKATU INFORMAZIOA

 
JARDUNALDIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

JARDUNALDIAK ETA KURTSOAK

Datorren azaroaren 13an eta 14an, Basque Open Industry industria adimendunaren topaketa egingo da BILBAO EXHIBITION CENTRE (BEC)en, ekosistema industrial osorako funtsezko hitzordua baita.

Bisita gaitzazu BRTA eta Digitalizazio iraunkorreko eramuan, gure ikertzaileak industria sarean aplikatzen ari garen azken teknologiak eta garapenak erakutsiko dizkizue. 

Hitzaldietan parte hartzea: Lagun iezaguzu hitzaldi-programan asteartean, hilak 14, goizez. Julen Aperribay gure lankideak, IKTetan eta automatizazioan espezializatutako ikertzaileak, "Fabrikazio-inguruneetan anomaliak detektatzearen" inguruko ponentzia bat aurkeztuko du 13:45ean.

Serrano proiektu europearrean garatutako erabilera-kasu bat aztertuko du. Machine Learning teknika aurreratuak erabiliko ditugu goi-maiztasuneko seinaleetako anomaliak detektatzeko, hala nola kokapen- edo bibrazio-seinaleak boladun torlojuetan. Julenek azalduko du nola datu-prozesaketa ia denbora errealean egiten den, Serrano plataforman ezarritako azelerazio-mekanismoei esker.

Mahai-ingurua: Ez galdu mahai-ingurua, Nerea Aranguren gure zuzendari gerentezren partaidetzarekin. Adimen artifizialak Euskadin duen egoerari eta aplikagarritasunari buruz arituko da, baita dituen erronka eta aukerei buruz ere.

Espero dugu eztabaida aberasgarriak izatea, ezagutzak partekatzea eta industria-komunitatearekin loturak ezartzea Basque Open Industry ekitaldian.

Han ikusiko dugu elkar!

BEC
2023-11-13 / 2023-11-14
8 h
09:30-18:00
Presencial
Gratuito
spri
castellano